Defentsa-eskubide

Wikipedia, Entziklopedia askea

Defentsa-eskubidea[1] pertsona fisiko edo juridiko baten oinarrizko eskubidea da, justizia auzitegi baten aurrean berdintasun eta independentzia berme osoz egozten zaizkion karguak defendatzeko. Jurisdikzio-ordena guztietan ematen den eskubidea da, eta zigor-arloko prozeduraren edozein fasetan aplikatzen da (sumarioa, bitartekoa eta ahozko epaiketa) eta zibilean (alegazioak, froga eta ondorioak).

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«

10. atala

Pertsona orok eskubidea du, berdintasun osoan, auzitegi burujabe eta alderdikeriarik gabean jendaurrean hitz egin eta zuzentasunez entzun diezaioten, nahiz bere eskubide eta betebeharrak erabakitzeko, nahiz bere aurkako salaketa penalak aztertzeko.

»

[2]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2006]
  2. «Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.