Defentsari judizial

Wikipedia, Entziklopedia askea

Defentsari judiziala, tutoretzapean, kuradoretzapean edo guraso boterepean dagoen pertsonaren eta botere horietakoren bat egikaritzen duenaren artean interes arazoak ematen direnean edo tutoretza, guraso botere, edo kuradoretza kargua duten pertsonak beraien funtzioak ongi egikaritzen ari ez diren bitartean eta hori sortzen duen kausa determinatu arte, tutoretza, kuradoretza edo guraso boterearen menpe dagoenari defentsari judizial bat izendatzen zaio.

Beste modu batean esanda, defentsari judiziala izeneko babes erakundean, legalki guraso botere, tutoretza edo kuradoretza duen pertsonaren batek babestu behar duten pertsonaren interesen gainetik beraienak defendatzen dituztenean, guraso botere, tutoretza edo kuradoretzapean dagoen pertsonaren babesera azaltzen den erakundea da. Gainera, pertsona bat bere bizilekutik desagertu egiten denean, alde interesatuaren lehenengo instantziako epailea edo Ministerio Fiskalak, defentsari judizial bat eskatu dezake. (K.Z. 181.art)

Horretaz gain, babes erakunde hau aipatutako hiru botere horietakoren bat (guraso boterea, tutoretza edo kuradoretza) ez dagoenean edo horiek utzitako hutsunea betetzeko erabiltzen den erakundea da.

Bestalde, defentsari judiziala izendatzen da, tutorearen edo kuradorearen izendapena ematen den bitartean. Hau da, pertsona bati tutorea edo kuradorea izendatu behar zaionean, epaileak erabaki bitartean pertsona horri defentsari judiziala ezartzen zaio.

Honela, defentsari judizialak defendatzen duen pertsonaren ordezkaritza osoa izaten du edo bere botere egikaritzeko laguntza bat izaten da.

Defentsari judizialaren beharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela, Kode Zibilaren arabera jarraian aipatuko diren kasuetan defentsari judizialaren beharra sortzen da:

  1. Adingabe edo desgaituen eta beraien ordezkari legalen edo kuradorearen artean interes arazoren bat dagoenean. Bi gurasoek batera egikaritzen dute tutoretzaren kasuan, interes gatazka gurasoetako batekin bakarrik bada, beste gurasoari dagokio seme-alabaren edo desgaituaren ordezkaritza eta babesa.
  2. Edozein kausagatik, tutorea edo kuradoreak berari ezarritako funtzioak betetzen ez baditu, horren kausa amaitu artean edo kargu horiek betetzeko beste pertsona bat ezartzeko prozedura judizialak irauten duen bitartean defentsari judiziala ezarriko zaio babes-beharrean dagoenari. ezartzen den bitartean.
  3. Kode Zibilean aurreikusitako beste edozein kasu ematen denean.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defentsari judizialaren izendapena epaileari dagokio. Honela, epaile batek erabaki behar du defentsari judizialaren kargurako pertsona egokiena nor den. Epaileak, bere jurisdikzioaren borondatezko prozedimenduan, bere ardura edo eginkizuna delako edo Ministerio Fiskalak, adingabeak berak edo epaiketa batean egoteko gaitasuna duen edozein pertsonak eskatuta izendatuko du defentsari judiziala. Hau Kode Zibileko 300.artikuluan xedatzen da, eraentza juridikoaren puntuan ikusi daitekeen moduan.

Bestalde, aipatu behar da, ez dela defentsari judizialik izendatuko, tutoretzaren konstituzioaren prozedimentuaren tramitazioan. Izan ere, prozesu hori gertatzen den bitartean, tutoretzapekoaren ordezkaritza eta defentsa Ministerio Fiskalari egokitzen zaio, prozesua amaitu arte beti ere.

Defentsari judizialaren funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kode Zibilak zehazten duenaren arabera, Defentsari judizialaren kargua duenak, Epaileak ematen dizkion funtzioak bete beharko ditu. Gainera, bere funtzioa amaitzen denean, hots, defentsari judizialaren kargua iraungitzen denean, defentsari judizialak bere kudeaketaren kontuak eman beharko dizkio epaileari( KZ eko 302. art.)

Iraungipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defentsari judizialaren lana, guraso boterea, tutoretza edo kuradoretza berrezartzen diren momentuan amaitzen da. Defentsari judizialaren gaitasunik eza, aitzakia eta enkaitzea. Honela, tutoretzan eta kuradoretzan, kargu horietakoren bat ez izateko gaitasunik eza, aitzakia eta enkaitzearen inguruan ematen diren xedapen edo arau berdinak aplikatuko zaizkio defentsari judizialari.

Defentsari judiziala izateko gaitasunik eza, aitzakia eta enkaitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela, epaileak defentsari judiziala izendatzean, pertsona horrek ezingo dio karguari uko egin edo ez betetzeko aitzakiarik jarri, kasu larriren bat ez denean behintzat. Honela, defentsari judiziala izan ezin diren pertsonen inguruko arauak ez daude Kodean. Honela, kasu horietarako Tutoretzan edo Kuradoretzan aplikatzen diren xedapen berdinak aplikatuko dira. Honela, Kode Zibilean Tutore izateko gaitasunik eza, aitzakia eta enkaitzeari buruzko arauak, Kodeko 243-247 artikulu bitartean aurkitzen dira.

Jarraian dauden egoeraren batean badago pertsona, ezingo du aipatutako ardura hartu:

  1. Guraso boterea egikaritzea ukatu zaien pertsonak edo sententzia bidez hezkuntza eta zaintza eskubideak osorik edo zati batean kendu zaizkien pertsonak.
  2. Aurretik tutoretza batetik legalki bidaliak izan direnak
  3. Edozein arrazoigatik askatasuna kentzen dioten pena betetzen ari direnak.
  4. Edozein delitugatik kondenatuak izan direnak eta ondorioz tutoretza funtzioak ondo egikarituko ez dituztela suposatzen den kasuetan.
  5. Egikaritzeko eskubidea ez duen pertsona oro.
  6. Adingabearekin edo desgaituarekin aitortutako gorrotoa dion edonor.
  7. Jarrera txarreko edo bizitzeko modu aitortua ez duen edonor.
  8. Adingabearekin edo desgaituarekin interes arazoa duen edonor.
  9. Konkurtsatu birgaitu gabeak, tutoretzapekoaren ondarezko arloari dagokionean.
  10. Adingabearen edo desgaituaren gurasoetakoren batek testamentuan edo dokumentu notarial batean tutore izatea onartzen ez duen edonor, epaileak sententzia adingabearen edo desgaituaren alde beste zerbait adierazten ez badu.
  11. Tutore lanak ez betetzea edo gaizki betetzea eta elkarbizitza arazo larriak eta jarraituak ematen direnean.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defentsari judizialak esku hartzen du esaterako, oinordetza bateko ondasunak banatzean, guraso boterea, tutoretza edo kuratoretza kargua dutenean eta horien menpe dagoen pertsonaren artean interes arazoak sortzen badira, hots, beraien interesak kontrajarri egiten direnean.

Eraentza juridikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes erakunde honi buruzko eraentza juridikoa, hau da, erakunde honi buruzko legeak Kode Zibilean daude bilduta: Kode Zibileko X.Tituluan, 'Tutoretza, kuradoretza eta adingabekoen eta desgaituen babesa' deritzonean azaltzen da. Titulu horren barruan, laugarren kapitulua da Defentsari judizialari buruzkoa. Jarraian euskaraz:

« IV. KAPITULUA

Defendatzaile judiziala
299. artikulua
Defendatzaile judiziala izendatu behar da, defendatzaile horrek pertsona jakin batzuen interesak ordezka eta babes ditzan, baldin eta pertsona horien inguruan ondoko kasuetatik bat betetzen bada:
1. Gai zehatz baten inguruan, interes-gatazka izatea, adingabeen edo ezgaituen eta euren legezko ordezkari nahiz kuradoreen artean. Bi gurasoek batera betetzen badute tutoretza, eta interes-gatazka guraso bati begira bakarrik sortzen bada, beste gurasoari dagokio, lege­aginduz eta izendapen berezirik gabe, adingabea edo ezgaitua ordezkatu eta babestea.
2. Edozein arrazoi dela bide, tutoreak edo kuradoreak bere eginkizunak ez betetzea; halakoetan, epaileak defendatzailea izendatuko du, arrazoi hori desagertu arte edo karguan aritzeko beste pertsona bat izendatu arte.
3. Kode Zibilak ezartzen dituen gainerako kasuak.
299bis artikulua
Norbait tutoretzapean jarri behar dela jakinez gero, eta prozedurari amaiera ematen dion konponbide judizialik ematen ez den artean, Fiskaltzak bere gain hartuko ditu pertsona horren ordezkaritza eta defentsa. Kasu horretan, eta, pertsona jagoteaz gain, ondasunen zaintza ere beharrezkoa denetan, epaileak ondasun horien administratzailea izenda dezake; administratzaile horrek bere kudeaketaren kontu-arrazoiak eman behar dizkio epaileari, behin kudeaketa hori amaitu eta gero.
300. artikulua
Borondatezko jurisdikzioaren prozedura bitartean, epaileak, ofizioz edo Fiskaltzak, adingabeak berak edo epaiketan agertzeko gaitasuna duten pertsonetatik edozeinek hala eskaturik, defendatzaile izendatuko du bere ustez kargu horretarako egokiena dena.
301. artikulua
Defendatzaile judizialari aplikatu behar zaizkio tutore eta kuradoreen ezgaikuntza, desenkusa eta enkaitzearen inguruko arrazoiak.
302. artikulua
Defendatzaile judizialak izango ditu epaileak berak ematen dizkion eskumenak; kudeaketa amaitutakoan, defendatzaileak kontu-arrazoiak eman behar dizkio epaileari.

»

—Eraentza juridikoa. 299. artikulua.[Oh 1]


Honela, defentsari judizial izan ezin diren pertsonen inguruko eraentza juridikoa, aurretik aipatu bezala ez dago. Honela, kasu horiek Tutoretza edo kuradoretzako xedapenen bidez arautzen dira, Kode Zibileko 301. artikuluak adierazten duen moduan. Honela jarraian adierazten dena da, tutore izateko gaitasunik eza, aitzakia eta enkaitzeari buruz Kode Zibilak ematen dituen xedapen edo arauak:

CAPÍTULO II De la Tutela Sección segunda De la delación de la tutela y del nombramiento del tutor.

Artículo 243. No pueden ser tutores:

1.º Los que estuvieran privados o suspendidos en el ejercicio de la patria potestad o total o parcialmente de los derechos de guarda y educación, por resolución judicial.

2.º Los que hubieren sido legalmene removidos de una tutela anterior.

3.º Los condenados a cualquier pena privativa de libertad, mientras están cumpliendo la condena.

4.º Los condenados por cualquier delito que haga suponer fundamentalmente que no desempeñarán bien la tutela.

Artículo 244. Tampoco pueden ser tutores:

1.º Las personas en quienes concurra imposibilidad absoluta de hecho.

2.º Los que tuvieren enemistad manifiesta con el menor o incpacitado.

3.º Las personas de mala conducta o que no tuvieren manera de vivir conocida.

4.º Los que tuvieren importantes conflictos de intereses con el menor o incapacitado, mantengan con él pleito o actuaciones sobre el estado civil o sobre la titularidad de los bienes, o los que le adeudaren sumas de consideración.

5.º Los quebrados y concursados no rehabilitados, salvo que la tutela lo sea solamente de la persona.

Artículo 245. Tampoco pueden ser tutores los excluidos expresamente por el padre o por la madre en sus disposiciones en testamento o documento notarial, salvo que el Juez en resolución motivada estime otra cosa en beneficio del menor o del incpacitado.

Artículo 246. Las causas de inhabilidad contempladas en los artículos 243.4 y 244.4, no se aplicarán a los tutores designados en las disposiciones de última voluntad de los padres cuando fueron conocidas por éstos en el momento de hacer la designación, salvo que el Juez, en resolución motivada, disponga otra cosa en beneficio del menor o del incapacitado.

Artículo 247. Serán removidos de la tutela los que después de deferida incurran en causa legal de inhabilidad, o se conduzcan mal en el desempeño de la tutela, por incumplimiento de los deberes propios del cargo o por notoria ineptitud de su ejercicio, o cuando surgieran problemas de convivencia graves y continuados.

Artículo 251. Será excusable el desempeño de la tutela cuando por razones de edad, enfermedad, ocupaciones personales o profesionales, por falta de vínculos de cualquier clase entre tutor y tutelado o por cualquier otra causa, resulte excesivamente gravoso el ejercicio del cargo. Las personas jurídicas podrán excusarse cuando carezcan de medios suficientes para el adecuado desempeño de la tutela.

Artículo 253. El tutor podrá excusarse de continuar ejerciendo la tutela, siempre que hubiera persona de parecidas condiciones para sustituirle, cuando durante el desempeño de aquélla le sobrevenga cualquiera de los motivos de excusa contemplados en el artículo 251-

Artículo 254. Lo dispuesto en el artículo anterior no se aplicará a la tutela encomendada a las personas jurídicas.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jarraian eraentza juridikoa gaztelaniaz: CAPÍTULO IV Del Defensor Judicial Artículo 299. Se nombrará un defensor judicial que represente y ampare los intereses de quienes se hallen en alguno de los siguientes supuestos: 1.º Cuando en algún asunto exista conflicto de intereses entre los menores o incapacitados y sus representantes legales o el curador. En el caso de tutela conjunta ejercida por ambos padres, si el conflicto de intereses existiere sólo con uno de ellos, corresponderá al otro por ley, y sin necesidad de especial nombramiento, representar y amparar al menor o incapacitado. 2.º En el supuesto de que, por cualquier causa, el tutor o el curador no desempeñare sus funciones hasta que cese la causa determinante o se designe otra persona para desempeñar el cargo. 3.º En todos los demás casos previstos en este Código. Artículo 299 bis. Cuando se tenga conocimiento de que una persona debe ser sometida a tutela y en tanto no recaiga resolución judicial que ponga fin al procedimiento, asumirá su representación y defensa el Ministerio Fiscal. En tal caso, cuando además del cuidado de la persona hubiera de procederse al de los bienes, el Juez podrá designar un Administrador de los mismos, quien deberá rendirle cuentas de su gestión una vez concluida. Artículo 300. El Juez, en procedimiento de jurisdicción voluntaria, de ofico o a petición del Ministerio Fiscal, del propio menor o de cualquier persona capaz de comparecer en juicio, nombrará defensor a quie estime más idóneo para el cargo. Artículo 301. Serán aplicables al defensor judicial las causas de inhabilidad, excusas y remoción de los tutores y curadores. Artículo 302. El defensor judicial tendrá las atribuciones que le haya concedido el Juez al que deberá rendir cuentas de su gestión una vez concluida.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]