Defizitaren muga konstituzional

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako defizit publikoa (1959-2016)[1]

Defizitaren muga konstituzionala edo aurrekontuen urrezko araua Estatu baten konstituzioan jasotako arau fiskala da, defizit estrukturala eta zor publikoa mugatzen dituena.[2] Estatu askoren arautegian jasota dago: Alemaniak bere konstituzioaren 110. artikuluan ezartzen du; Suitzan bere konstituzioaren 126. artikuluan; Frantziak 2008an ezarri zuen bere konstituzioan;[3] eta Espainian 2011ko irailaren 7an, Konstituzioaren artikuluen aldaketa bat bozkatu zuten, aurrekontuen urrezko arau bat sartuz. Zuzenketak Estatuko urteko defizit estrukturala (zentrala, autonomikoa eta udalekoa) 2020tik aurrera %0,40ra mugatu zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Insee, comptes nationaux, tableau 3.346
  2. Euskalterm: [Aurrekontuen Araubidea Hiztegia] [2018]
  3. (Frantsesez) Fiche de synthèse n°40 : L'examen parlementaire des lois de finances. 2014-5-16.
  4. (Gaztelaniaz) «El nuevo artículo 135» El País 2011/08/26.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.