Deguria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Degurixako mendebaldeko zatia.

Deguria edo Degurixa Gipuzkoako haran bat da, Debagoiena eskualdean dagoena. Eskoriatza eta Oñati artean dago, Mendebaldetik Ekialderako norantzan. Mendebaldeko sarrera, Arlutz mendiak adierazten du. Ekialdekoa, berriz, Maruatx mendi bakartiak adierazten du. Deguria edo Degurixa, 975 metroko garaieran dago, Zaraiako mendilerroaren erdi-erdian.

Hegoaldean, Elgeako mendilerroak harana ixten du, Arabako mugan.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deguria edo Degurixara heltzeko ibilbiderik argiena eta errazena, Aitzorrotz menditik gertu dago. Eskoriatzako herrigunetik irten, eta, Bolibar elizaterantz doan bidearen hasieran, eskuinetara, Agiriano baserri ondoan amaitzen den aldapa bat dago. Aldapa hau amaitu eta ondoren, eskuinetara hartu behar da. Hor, bi bide daude, gorago, bihurgune batean batzen direnak. Bihurgune horretan, aurrera joan behar da, eta, handik gutxira, beste bidegurutze bat dago. Eskuinetara doan bidea hartu behar da. Eta handik, denbora guztian gora eta gora segitu. Bidearen eskuinaldean, 700 metro inguruko garaieran, Aitzorrotz mendirantz doan bidea dago, bidearen ezkerraldean, garaiera txikiagoan, Gomixtiturriko Iturria dagoelarik. Bi bide hauek atzean utzi, eta aurrera jarraitu behar da, Urizar edo Uxarko bidegurutzera heldu arte. Hara helduta, Alabita jartzen duen bidea hartu behar da, bidegurutzearen ezkerraldean. Eta aurrera jarraitzea baino ez da. Handik berrogeita hamar minutu ingurura, Lizargarateko bidegurutzera heltzen da. Eta bidegurutze haren parean dago gas hodiaren bidea, aldapa batetik doana. Aldapa hori igo, ezkerretara hartu eta zuzen jarraitu behar da, parean Arlutz mendiarekin topo egin arte. Orduan, eskuinetara hartu eta, malda luze bat jaitsi ondoren, Degurixan sar daiteke.

Beste bide eroso bat ateratzen da Urkuluko uharkatik, Goroeta auzotik (Aretxabaleta) hegoalderantz, Kurtzebarri mendebaldean eta Ametzueta eta Iruaitz mendiak ekialdean daudelarik. Lehenik eta behin Ugaztegi aldera iritsi eta gero aurrera Andarto mendirantz Degurixara ailegatzen da.

Azkenik, Araotzetik (Oñati) ateratzen dira bide bat baino gehiago Degurixa aldera. Ezagunena, Santikurtz ermitatik pasatzen da.

Inguruko mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]