Edukira joan

Dehesa de Moncayo parke naturala

Koordenatuak: 41°43′45″N 1°45′08″W / 41.7293°N 1.75232°W / 41.7293; -1.75232
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dehesa de Moncayo parke naturala
Motanatura-parkea
Geografia
Map
Koordenatuak41°43′45″N 1°45′08″W / 41.7293°N 1.75232°W / 41.7293; -1.75232
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia

Dehesa de Moncayo parke naturala (gaztelaniaz: Parque natural de la Dehesa del Moncayo; aragoieraz: Parque Natural d'a Defesa d'o Moncayo) Espainiako Zaragozako probintzian, Soriarekin mugan, dagoen parke naturala da. Iberiar sistemako tontorrik garaiena den Moncayoren (2.315 m) hegalean dago, iparraldeko isurialdean. 1.389 ha ditu. Ebroren ibaiadar Huecha eta Queiles ibaiek bere hegalean dute iturburua. Landaredia bost mailatan du banatua:

Lurreko faunan orkatz, azeri, basurde, gardatxo eta sugegorriak nagusitzen dira; eta hegaztien artean, arrano beltza, sai zuria, putrea, aztorea, eperra, usapala eta buztanzuri arrunta. 1.620 metroko garaieran, Moncayoko Andre Mariaren santutegia dago, eta ekialdeko isurialdean, Moncayoren oinean, 1146. urtean eraikitako Veruelako monasterio zistertarra. Bertakoen bizibidea zuraren, eta ahuntz eta ardi aziendaren ustiapenean oinarritzen da, nahiz eta parke natural bihurtu dutenetik baliabide hauek urritu egin diren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoría:Aranda