Deikundea (Fra Angelico)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deikundea
Jatorria
Sortzailea(k)Fra Angelico
Sorrera-urtea1426
MugimenduaItalian Renaissance (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Materiala(k)tenpera pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak162,3 (altuera) × 191,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass73A522
Kokapena
LekuaHall 056B (en) Itzuli
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP000015
Argumentu nagusiaDeikundea

Deikudea Fra Angelico margolariak egindako erretaula da, urrea eta tenpera erabiliz ohol gainean. Egun Madrilgo El Prado museoan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fra Angelicok Fiesoleko Santo Domingoren komentuko elizarako pintatu zuen margolan hau. Fraideek Mario Farneseri saldu zioten 1611n, elizako kanpandorreko lanak ordaindu ahal izateko.

Handik gutxira, printze italiar horrek Filipe III.aren balidoa zen Lermako dukeari eman zion opari. Margoa Valladolideko domingotarren elizan (Lermako dukeen panteoia) utzi bazuten ere, Madrilgo Erregearen Oinutsen Komentura igorri zuten, eta han XIX. mendeko erdialdera arte egon zen.

Han aurkitu zuen Federico Madrazok, Pradoko museoko zuzendariak, eta, hainbat kudeaketa egin ondoren, lortu zuen 1861ean Pradora eramatea, Madrazok margotutako beste Deikunde baten trukean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deikundearen gaia dago pintaturik, Testamentu Berrian kontatzen den eran , (Lc. 1,26-38). Eszena arkupe batean garatzen da, zeinek Brunelleschiren Spedale degli Innocenti ekartzen baitu gogora. Puntu erdiko arkuak ditu, zutabe zuri eta meheen gainean. Ertz-ganga urdinez dago margoturik, urrezko izar txikiak dituela.

Ama Birjinak liburu bat dauka kolkoan. Arrosa koloreko tunika eta soingaineko urdina daramatza. Aingeruaren soinekoa arrosa da, urrezko zerrendak dituena. Bi irudiak ilehoriak dira, azal zurikoak eta esku fin eta luzekoak.

Margolanaren ezkerraldean lorategi bat dago, zein Paradisua baita. Goiko aldean Jaungoikoaren eskuak ikusten dira, eta, haietatik urrezko argi izpi bat abiatzen da, non Izpiritu Santuaren usoa baitoa. Lorategian, halaber, Adam eta Eva agertzen dira, larruez jantzirik, buru makur eta damuturik. Haien atzean aingeru batek begiratzen du Paradisutik alde egiten dutela. Eszenak irudikatzen du bekatuaren hasiera (Adamek eta Evak egindakoa) eta amaiera (Jesusek ekarriko duena).

Margolanaren azpialdean, bost paneletan, Ama Birjinaren bizitzaren zenbait eszena agertzen dira, obra osatuz: Mariaren jaiotza eta ezkontza, Bisitazioa, Magoen Jaurespena, Aurkezpena eta Iragaitza.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolana estiloan ageri dago pintura gotikotik Pizkundera iragateko trantsizioa. Erdi Aroaren ezaugarriak miniaturako zertzelada zehatzak dira, esaterako, Adamen eta Evaren aurreko loreetakoak edo aingeruaren hegoetako xehetasunak. Kolorea eta argia, berriz, Pizkundekoak dira, bai eta arkitekturaren soiltasuna ere.

Horrek dudak ekarrik ditu obraren autoretzari dagokionez. Izan ere, irudi du Fra Angelicoaren ondokoa dela. Fra Angelicok berak egindako beste deikundeen aldean, honako honetan bitxiak izan daitezke perfekzio teknikoa eta Mariaren begitartean espiritualtasun handiagorik ez agertzea.

Egun, hala ere, kritikak ez du zalantzan jartzen egilea Fra Angelico dela.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]