Edukira joan

Deikundearen basilika

Koordenatuak: 32°42′08″N 35°17′52″E / 32.70214°N 35.29769°E / 32.70214; 35.29769
Wikipedia, Entziklopedia askea
Deikundearen basilika
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaIparraldeko barrutia
Subdistrict of IsraelJezreel Subdistrict
HiriaNazaret
Koordenatuak32°42′08″N 35°17′52″E / 32.70214°N 35.29769°E / 32.70214; 35.29769
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1969
Izenaren jatorriaDeikundea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaLatin Patriarchate of Jerusalem (en) Itzuli
IzenaDeikundea
Arkitektura
ArkitektoaGiovanni Muzio
Estiloaarkitektura modernoa
Dimentsioak49 (altuera) × 27 (zabalera) m
Webgune ofiziala

Deikundearen basilika (latinez: Basilica Annuntiationis, arabieraz: كنيسة البشارة‎, hebreeraz: כנסיית הבשורה‎) Nazaret en dagoen eliza katolikoa da.

Eliza, tradizio katolikoaren arabera, Deikundea gertatu zen tokian eraiki zuten. Tradizio greziar ortodoxoak dioenez, gertaera hau Maria Nazareteko tokiko iturri batetik ura ateratzen ari zenean gertatu zen, eta Deikundearen eliza greziar ortodoxoa leku alternatibo horretan eraiki zuten.

Gaur egungo eliza bi solairuko eraikina da, 1960-1969 urteen artean eraikia, bizantziar eliza zaharraren eta gurutzatuen ondorengo elizaren kokalekuaren gainean.[1] Frantziskotarrek 1730ean berreraiki zuten, Zahir al-Umarren baimenarekin.[2] Barrualdean, beheko solairuan, Deikundearen Haitzuloa dago, kristau askok Ama Birjinaren haurtzaroko etxearen hondakintzat jotzen dutena.

Basilika txiki honetan, mosaikoak dituen galeria bat dago, hainbat herrialdetako Andre Mariaren adbokazio garrantzitsuenetako batzuk irudikatzen dituena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Halevi, Masha. (2010eko urtarrila). «The Politics Behind the Construction of the Modern Church of the Annunciation in Nazareth» The Catholic Historical Review 96 (1): 27–55..
  2. (Ingelesez) Emmett, Chad F.. (1995). Beyond the basilica : Christians and Muslims in Nazareth. Chicago: University of Chicago Press, 101 or. ISBN 0-226-20711-0. OCLC .30735259.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.