Deimos (satelitea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deimos (satelitea)
[[irudi:Deimos-viking1.jpg|200px]]
Aurkikuntza
Aurkitzailea Asaph Hall
Data 1877ko Abuztuaren 12
Ezaugarri orbitalak
Batazb. erradioa 23460 km
Eszentrikotasuna 0,0002
Orbita periodoa 1,262 egun
Inklinazioa 1,793º
Planeta Martitz
Ezaugarri fisikoak
Diametroa 15,0 × 12 × 10,4 km
Masa 2,244×1015 kg
Dentsitatea 2,2×103 kg/m³
Grabitatea azalean 0,0039 m/s2
Errotazio periodoa sinkronoa
Albedoa 0,07
Tenperatura 313 K

Deimos Marte planetaren bi sateliteetako txikiena eta aldenduena da. Phobos bezala, Asaph Hall astronomo amerikarrak aurkitu zuen. Deimos izenak grezieraz "izua" esan nahi du.

Seguru aski Deimos asteroide bat izandakoa da, Jupiterren eraginagatik bere orbitatik aldendu zena eta Marteren eraginean erori zen. Hala ere, ez dago adostasun osoa hipotesi honekin.

Hainbat objektu txiki bezala, bere itxura irregularra da, 15×12×10 km-ko dimentsioekin. Martetik ikusita, beste izar bat bezalakoa irudituko litzaiguke tamainan. Ilargi betean, Lurrean Artizarrak bezalako argitasuna edukiko luke; ilgoran edo ilbeheran, Vega izarrak beste.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deimos (satelitea) Aldatu lotura Wikidatan