Dekkango basalto plataforma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Dekkango basalto plataforma munduko probintzia bolkaniko handienetarikoa da. 500.000 kilometro karratuko eremua betetzen du eta >2000m-ko lodiera dauka. Indiako mendebaldean eta erdialdean dago kokatua eta duela 60-68Mu bitartean sortu zen Kretazeoaren bukaeran.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deccango plataformaren sorrera azaltzeko bi teoria planteatzen dira. Bien artean indar gehiena duena mantu gorakor baten ondorioz sortu denarena da. Teoria honen alde egiten duten ikertzaileek argi dituzte bi gauza:

  1. Dekkango basalto-plataforma Indiaren azpian zegoen luma gorakor baten ondorioz sortu zen, Kretazeoaren bukaeran.
  2. Gaur egun luma gorakor hori, Afrikako plakaren azpitik dago kokatuta.

Bestalde, beste ikertzaile batzuek uste dute Dekkango basalto plataforma mikroplaken mugimenduen ondorioz sortua dela.

Osaera kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dekkango basalto plataformaren osatzen duen labaren %95 baino gehiago basalto tolteitikoak dira. Horretaz gain, baditu beste osagai batzuk ere:

Plataformaren ipar-ekialdean mantuko xenolitoak ere aurkitu izan dira.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dekkango basalto-plataforma dinosauroen desagerpena eragin zuen suntsipen masiboaren eragiletzat jo izan da. Basalto-plataforma osatzen zuten basaltoak duela 65-60 Ma bitartean garatu ziren, pultsu bolkaniko desberdinetan. Erupzioetan askatutako sulfurozko gasak oso kaltegarriak izan ziren, garai hartan bizi ziren bizidun guztientzat. Horretaz gain, askatutako gas horiek aldaketa klimatikoan eragina izan zuten, aldaketa klimatiko global bat eraginez. Erregistratutako datuen arabera, tenperatura 2ºC jaitsi zen.  

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dekkango basalto plataforma Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 18° 51′ N, 73° 43′ E / 18.850°N,73.717°E / 18.850; 73.717