Edukira joan

Dekkango sultanerriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dekkango sultanerri nagusiak, eta haien aurkari hindua hegoaldera, Vijayanagara.

Dekkango Sultanerriak Indiako bost erresuma ziren Dekkango goi-lautadetan garatuak, Krishna ibaiaren eta Vindhya mendikatearen artean, dinastia musulmanek gobernatuak: Ahmednagar, Berar, Bidar, Bijapur eta Golkonda.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sultanerriak independizatu egin ziren Bahmani sultanerria desegin zen garaian.[1] 1490ean, Ahmednagarrek independentzia aldarrikatu zuen, baita Bijapur eta Berar eskualdeek ere. Golkonda 1518an banandu zen eta Bidar 1528an.[2]

Bost sultanerriak musulmanek gobernatzen zituzten arren, sortzaileak hainbat jatorritakoak ziren, eta askotan ez musulmanak: Ahmednagar sultanerriko elitea jatorri hindu eta brahmanekoa zen; Berar sultanerria Kannada mintzairako herrialde hindua zen funtsean, Bidar turkiar jatorriko esklabo georgiar batek fundatu zuen.

Oro har aurkariak izan arren, sultanerrriek Vijayanagara Inperioaren aurka aliatu ziren 1565ean, eta Vijayanagara behin betiko ahuldu zuten Talikotako guduan.

1574an, Berarren estatu-kolpe bat izan ondoren, Ahmednagarrek inbaditu eta konkistatu egin zuen. 1619an, Bijapurrek Bidar anexionatu zuen.

Baina garai bertsuan edo handik gutxira India Iparraldean nagusi zen Mogol Inperioak hegoalderanzko zabalkunde faseari ekin: Berar Ahmednagarretik hartu zuten mogolek 1596an; Ahmednagar 1616 eta 1636 artean konkitstatu zuten oso-osorik; eta Golkonda eta Bijapur Aurangzeb enperadorearen 1686ko kanpainak konkistatu zituen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Majumdar, R. C. (ed.) (2006). The Delhi Sultanate, Mumbai: Bharatiya Vidya Bhavan, p. 269.
  2. Majumdar, R. C. (ed.) (2007). The Mughul Empire, Mumbai: Bharatiya Vidya Bhavan, ISBN 817276569X, p.412.
  3. 500 years of Deccan history fading away due to neglect. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]