Deklinazio (astronomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau astronomiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Deklinazio (argipena)».
Igoera zuzena eta deklinazioa azaltzen duen animazioa.

Astronomian, deklinazioa (laburdura, dec; sinboloa δ) zeru koordenatu sisteman puntu bat emateko erabiltzen diren bi ataletako bat da, bestea igoera zuzena izanik. Deklinazioaren angeluaren distantzia ekuatore zelestetik ipar edo hegoalderantz neurtzen da, puntu horretatik pasatzen den ordu ziklotik abiatuta.

Zeru-koordenatu ekuatorial eta horizontalen irudikapen grafikoa.

Datu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zeru-ekuatoreko objektu batek graduko deklinazioa du.
  • Iparreko zeru poloko objektu baten deklinazioa da .
  • Aurreko baieztapenetatik ondotiotzatzen da iparrizarrak graduko deklinazioa duela gutxi gora-begera.
  • Hego poloko zeru poloko objektu baten deklinazioa da .
  • Zenitean dagoen astro batek duena deklinazioa da ikustailearen latitudearen berdina.
  • Izar zirkunpolarra da izar bat zeinaren deklinazioa , baino handiagoa den, non den ikustaileren latitudea. Izar hauek beti bistan daude ikustailerentzat ipar hemisferioan. Arrazoibide analogoa egin daiteke hego hemisferiorako.
  • Latitude garaietan, non deklinazioa den , hau da, zirkulu polar artikoan edo zirkulu polar antartikoan zaudenean, eta aldi berean Eguzkiak duen deklinazioa mailatik gorakoa den, edo aldiz neurritik azpikoa segun eta zein hemisferiotan zauden, Eguzkia egun osoan zerumugaren gainetik egongo da, gauerdiko eguzkia izango da beraz; edo alderantziz, zerumugaren behetik egongo da gau polarraren efektua gertatuko delarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]