Edukira joan

Delhiko metroa

Koordenatuak: 28°36′53″N 77°12′43″E / 28.6147°N 77.2119°E / 28.6147; 77.2119
Wikipedia, Entziklopedia askea
Delhiko metroa
[[]]
Kokapena
Herrialdea India
Batasuneko LurraldeakNational Capital Territory of Delhi
MegacityDelhi
Koordenatuak28°36′53″N 77°12′43″E / 28.6147°N 77.2119°E / 28.6147; 77.2119
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2002
Inaugurazioa2002ko abenduaren 24a
KudeatzaileaDelhi Metro Rail Corporation Delhi Metro Rail Corporation
Dimentsioak277 (luzera) × 213 (luzera) × 213 (luzera) × 193 (luzera) km
Kontaktua
E-postamailto:helpline@dmrc.org
Webgune ofiziala

Delhiko metroa (hindiz: दिल्ली मेट्रो) Indiako hiriburuko metro-sistema da.

Delhi eta bere hiriak, Gurgaon, Noida, Faridabad, Bahadurgarth eta Ballabhgarth zerbitzatzen duen metroa (ingelesez: rapid transit) da. Dudarik gabe Indiako metro handiena da eta bigarren zaharrena Kolkatakoaren atzetik. Munduko zortzigarren metro-sistema luzeena da eta bidaiarien kopuruagatik hamaseigarrena. Sarea zortzi koloredun lineaz osatuta dago, 343km eta 250 geltoki dituelarik. Sistemak, lur azpiko zatiaz gain, lur goitikoa ere badu. Delhiko metroak egunero 2700 bidaia baino gehiago egiten ditu, goizeko 05:00etatik gaueko 23:30era arte.

Delhiko metro erreil-korporazioa Indiako eta Delhiko gobernuak sortu zuten 1995eko maiatzean. Planifikazioa eta lur-lanak hiru urteetan zehar egin ziren, eraikuntza 1998an hasi zelarik.

Lehenengo lur mailatik gorako zatia (Shahdara to Tis Hazari), linea gorria 2002ko abenduaren 24an ireki zen. Atal Bihari Vajpayeek inauguratu zuen. Linea horiko lehenengo lur azpiko zatia (Vishwa Vidyalaya - Kashmere Gate) 2004ko abenduaren 20an ireki zen. Lana faseetan zatitu zen, lehenengo fasea 3 lineaz osaturik zegoena 2006an amaitu zen eta bigarrena 2011n. Hirugarren fasea bere amaieran dago, 2019an bukatzeko programatuta. Azkenik, espero da laugarren fasea 2019an hastea.

Delhiko metro erreil-korporazioa (DMRC), bai Delhiko gobernuak eta baita Indiako gobernuak ere kontrolatzen eta aurrera eramaten dute. Nazio batuek 2011n egiaztatu zuten  DMRC zela munduko lehenengo metro-sistema berotegi-efektuko gas-emisioak murrizten. Hirian 630000t murrizten dira urtero. Metro honek Guargon eta Noidako metro-sistemarekin lotura du, txartel berdina erabiltzen dutelarik. 2019ko otsailaren 5ean DMRCk Guargoneko metro-sistemaren kontrola hartu zuen, finantza-arazoekin zebilelako hau.

Metro-sistemaren kontzeptua Delhin trafiko- eta bidaia-ikerketa batetik sortu zen (Delhiko hirian egin zena) 1969an. Hurrengo urteetan, zenbait gobernuko batzorde ofizial enkargatu ziren teknologia, ibilbidearen lerrokadura eta gobernuaren jurisdikzio-arazoak aztertzeko. 1894an arte urbanoko batzordeak modalitate anitzeko garraio-sistema sustatzeko proposamen bat egin zuen. Hemen, hiru metro-sistema korridore, metroaren handiketa eta errepideko garraio-sareak garatzeko lanak egingo ziren.

1981 eta 1998 artean, biztanleria bikoiztu zen eta ibilgailuen kopurua bost aldiz handitu zen. Ondorioz, trafiko-blokeoa eta kutsadura larritu ziren, jendeak ibilgailu motorizatu propioa hartzen zuelako, hiriko autobus-zerbitzua kolapsaturik bai zegoen. 1992an autobus-garraioa pribatizatu zen arazoari irtenbide bat emateko. Baina emaitza txarrak eman zituen, autobus zaharrak ibilbide luzeak eginez, kutsadura handituz, jende-pilaketak, kalifikazio gabeko gidariak azkar eta gaizki ibiltzen eta itxarote-lerro luzeak. Konponbide baten bila, indiako gobernuak Delhiko gobernuarekin konpainia bat sortu zuten 1995eko maiatzak 3an, Delhiko metro erreil-korporazioa (DMRC) izena zuena. E,Sreedharan zen zuzendaria eta honek bere kargua Mangu Singhi eman zion 2011ko abenduak 31n.

Hasierako eraikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delhi metroko eraikuntza fisikoa 1998ko urriak 1ean hasi zen. Kolkata metroko eraikuntza-arazoak bizi ondoren (berandutu egin zen eraikuntza eta hasierako kostea 12 aldiz handitu zen) DMCRren helburu nagusia denbora epearen barruan eta hasieran akordaturiko kostea zainduz eraikuntza aurrera eramatea zen. DMCRk langileak kontratatzeko eta diru-laguntzak aukeratzeko boterea zuen. Honek Hong Kongeko MTRC (erreil-empresa) kontratatu zuen aholkuari tekniko bezala garraio azkarraren operazioan eta eraikuntza tekniketan laguntzeko. Hori dela eta eraikuntzak arazorik gabe jarraitu zuen, 2000ko desadostasun gertaera larria kontuan hartu gabe. Proiektuan adostuta zegoen erreil-zabalera aldatu behar izan zuten erreil-ministerioak horrela esan zuelako. Lehenengo metroko linea, linea gorria, Atal Bihari Vajpayeek inauguratu zuen (indiako lehen ministroa) 2002ko abenduaren 24an. Delhiko metroa Indiako bigarren metro-sistema handiena bilakatu zen, Kolkatako metro-sistemaren atzetik linea horiko sekzio bat ireki zutenean 2004ko abenduaren 20an. Metroaren linea hau garai horretan Indiako lehen ministroak zabaldu zuen, Manmohan Singhek hain zuzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]