Delia Owens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Delia Owens
Bizitza
JaiotzaGeorgia1949ko apirilaren 4a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Mark Owens (en) Itzuli  (1972ko abenduaren 31 -
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Georgia (en) Itzuli Zientziatan graduatua : zoologia
University of California, Davis (en) Itzuli Doktoretza : etologia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta zoologoa
Lan nabarmenak

deliaowens.com
Facebook: authordeliaowens Edit the value on Wikidata

Delia Owens (Georgia, AEB, 1949ko apirilaren 4a) estatubatuar idazle, zoologo eta naturalista da. Arrakasta handiko hiru ez-fikziozko liburuen egileetako bat da. Liburuetan, bere esperientzia Afrikan azaltzen du. John Burroughs-eko saria irabazteagatik, Cry of the Kalahari idazteagatik eta The African Journal of Ecology-ean publikatzeagatik ezaguna da. "Where the Crawdads Sing" liburuagaitik ere ezaguna da. Liburua 40 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delia Owens zoologo eta etologo gisa trebatu zen. Thomasvillen hazi zen eta Georgiako Unibertsitatean zoologian lizentziatu zan. 1974an, garai hartako senarrarekin, Mark Owens-ekin, Afrikara joan zen, lehenik Botswanara (Kalahari erdialdeko erreserban) eta, ondoren, Zambiara lan egitera. Ikasketa horietatik abiatuta, Kaliforniako Unibertsitatean Botswanan Etologiako doktoretza lortu zuen eta gero Zambian ere bai.[2]

Afrikan hogeita hiru urte eman ondoren, Idahoko arrantxo batera joan zen, Estatu Batuetako ipar-mendebaldean. Hainbat saiakera zientifiko idatzi ondoren ("Cry of the Kalahari", "The Eye of the Elephant", "Secrets of the Savanna"), eleberri bat idaztea proposatu zuen. Horrela "Where the Crawdads Sing" jaio zen, 2018ko abuztuan Estatu Batuetan argitaratua. Hirurogeita hamar urterekin, estreinaldia izan da narratiban: New York Times-eko liburu salduenen zerrendan lehen postuan hainbat hilabete eman ditu, hiru milioi ale baino gehiago saldu ditu.[3]

Bere ama, landako neska izan zan. Delia haritz-basoak esploratzera animatu zuen, esanez: "Zoaz karramarroek abesten duten lekura". Kriskitin-sugeak zapaldu gabe ibiltzen irakatsi zion, eta, batez ere, inolako animaliaren beldurrik ez izaten. Bere bizitzaren zatirik handiena naturan edo naturatik hurbil eman zuen, eta txikitatik natura benetako laguntzailetzat hartu izan du. Bere lagunik hoberena.

Txikitan Deliari idaztea gustatzen zitzaion. Eskolako seigarren graduan, idazketa lehiaketa batean lehen saria irabazi zuen, eta horrek egunen batean idazlea izango zela esan nahi zuela ziur zegoan.

Bere familiak udaren zati bat Ipar Carolinako mendietara joaten ebenez, Deliak sentimendu berezia sentitzen du Estatu horretako leku basatiekiko. "Where the crawds sing" Ipar Carolina kostaldeko uharte oparoan girotuta dago.[4]

Zambiako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalahariko lehoiak eta hienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deliak eta Markek ia gauero kanpamentuan sartzen ziren hienak aztertu zituzten ere. Urte horietan, Delia liluratuta geratu zen ugaztunen gizarte-taldeekin, ia beti emeek osatzen dabela. Arrak gora eta behera ibiltzen dira jateko edo umeak eukiteko, baina emeak beren jaiotza-taldeetan egoten dira, eta lotura indartsuak izaten dituzte beren taldearekin. Deliari, behaketa hauek bere bizitza osoko lagunekin zituen harreman estuak gogora ekarri zizkioten, eta zein indartsua izan behar duen gure espezieko talde femeninoetarako joera genetikoak.[5]

"Cry of the Kalahari", nazioarteko best-seller bat, Owenstarren bizitzaren historia da lehoiekin, hien arreekin, txakalekin, jirafekin eta ezagutu zituzten beste izaki askorekin. Lurreko azken eremu birjinetako batean bizitzearen arriskuetatik nola biziraun zuten ere kontatzen du.[6]

Luangwa-ko elefanteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalaharitik, bizitza basatia ikertzen jarraitzeko, Owen bikoteak Zambiako Luangwa Iparreko haranera joatera ausartu ziren. Elefanteak ikertzeaz gain, Deliak eta Markek tokiko baserritarrei lanpostuak, maileguak eta beste laguntza batzuk eskaintzen zizkien haien bizimodua ateratzeko ezkutuko ehizan aritu beharrik izan ez izateko.

Laster elefanteak seguru sentitu ziren Owen kanpamentuan eta txabolen artean paseatzen ari ziren fruituz elikatuz. Egun batean, umezurtz elefante bat (Gift) kanpamentuan sartu eta bungalowetan kokatu zen. Urte batzuk geroago bere lehen kumea izan zuen, Georgia. Berriro ere, Delia txundituta geratu zen elefante taldeekin.

Deliak Luangwa ibaiaren ertzean bere kanpamendua jarri zuen eta elefanteen portaera soziala aztertu zuen. Urtero, Luangwa iparraldeko bost ibai nagusiak zeharkatzen zituen, taldeak behatuz. Guztira, Deliak hogeita hiru urtez ikertu zituen Afrikako espezie mehatxatuak. Bere ikerketen emaitzak Nature, Animal Behavior, Journal of Mammalogy eta Natural History aldizkari zientifikoetan argitaratu zituen, besteak beste. Afrikan egindako ikerketa- eta kontserbazio lana esker, Herbehereetako Bernhard Printzearen Urrezko Arka saria eta Kaliforniako Unibertsitatearen bikaintasunares saria jaso zuen. Zambian hasi zuten proiektuak gaur arte jarraitzen dabez, neurri batean Owens Foundation for Wildlife Conservation-ek finantzatuta.[5]

Zambiako hilketa leporatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako egonaldian, Mark eta Delia ezkutuko ehizaren aurkako bi ekintzaile garrantzitsu bihurtu ziren. 1996an, ABC telebista kate iparramerikarreko talde bat Zambiara joan zen bere lana dokumentatzera, baina bere istorioa irauli egin zen saioko kamerek ezkutuko ehiztari baten hilketa grabatu zutenean. Senar-emazteek beti mantendu dute ez zutela tiroketan parte hartu, baina Markek ehizarako errifle automatikoa bat eramaten zuen beti, hilketarako erabili zenaren antzekoa. Ehiztariaren heriotza leporatu zieten eta Zambiatik ihes egin behar izan zuten. Ez zen inoiz Mark edo Delia Owensen edo beste edozein pertsonaren aurkako kargurik aurkeztu ustezko ezkutuko ehiztariaren hilketarekin lotuta. Delia Owensek esan zuen ez zegoela bertan tiroketa gertatu zenean. Tiratzailearen aurpegia ABC-ren irudietan lausotuta ikusten da irudietan, eta biktimaren aurpegia ez da inoiz agertzen.[7][8]

"Where the Crawdads Sing"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zambiatik itzuli ondoren, Delia Owens Estatu Batuetan kokatu zen eta 70 urterekin, 2008an,"Where the Crawdads Sing" idatzi zuen. Gizakiaren sekretuez, mugitzen gaituzten pultsioez, maitasunaren eta gorrotoaren benetako izaeraz hitz egiten digun eleberria da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteetan zehar, neska basatiaren existentziaren zurrumurruek Barkley Cove herriaren bizitza asaldatu dute, Ipar Carolinan dagoen arrantzale herria. Sei urterekin abandonatua, Kya neska gazte sentibera, azkarra eta ezohiko edertasunekoa da, paduretan bakardadean biziraun duena, natura lagun bakar duela. Bizirik dirauen esnegaina da. Bere bizitza bakartia zaildu egiten da gizon bat urtegian hilda agertzen denean eta krimena leporatzen diotenean. Orduan, bere misterio guztiak argitara aterako dira.[9]

2022an Reese Witherspoonek ekoitzitako eta Olivia Newmanek zuzendutako filma estreinatu da.[10]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honek irabazi dauazan sariak dira:[11]

Blibiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek bere lan zientifikoak dira:[11]

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-"Where the Crawdads Sing"[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Cary, Alice. (2018-07-11). «Delia Owens» BookPage | Discover your next great book! (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  2. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Delia Owens: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Libros de DELIA OWENS | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  4. (Ingelesez) «About the Author» Delia Owens (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  5. a b (Ingelesez) «About the Author» Delia Owens (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  6. (Gaztelaniaz) «CRY OF THE KALAHARI de MARK OWENS/DELIA OWENS | Casa del Libro» casadellibro 2022-03-29 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  7. (Gaztelaniaz) Alter, Alexandra. (2022-07-24). «‘La chica salvaje’, el libro que despierta dudas sobre un asesinato» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  8. (Gaztelaniaz) «Delia Owens: la misteriosa historia (y el asesinato sin resolver) que persigue a la autora superventas de 'La chica salvaje'» womennow 2022-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  9. (Gaztelaniaz) «LA CHICA SALVAJE | DELIA OWENS | Casa del Libro» casadellibro 2019-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  10. (Gaztelaniaz) La chica salvaje (2022). (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  11. a b (Thailandieraz) hmong.wiki. «Delia Owens BiografíayPremios / Honores» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  12. (Ingelesez) «Delia Owens» Delia Owens (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]