Delie Rouge
Delie Rouge | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Copiapó, 1883 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1950 (66/67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, eleberrigilea eta feminista |
Delia Rojas Garces de White, ezagunagoa Delia Rojas de White edo Delie Rouge izengoiti literarioarekin (Copiapó, Txile, 1883-1950) txiletar idazlea, antzerkigilea, eleberrigilea eta feminista izan zen.[1][2]
Ikertzaile batzuentzat, joera feminista liberaleko idazle eta saiakeragile taldearen barruan kokatzen da bere lana, hala nola Amanda Labarca, Elvira Santa Cruz Ossa eta Vera Zouroffen taldean.[3]
Txileko literatura feminista eta dramaturgiaren aitzindaria,[4] Txileko Emakumeen Emantzipazioaren Aldeko Mugimenduan parte hartu zuen Elena Caffarena, Gabriela Mandujano, Eulogia Román, Marta Vergara, María Ramírez, Domitila Ulloa eta Olga Poblete aktibistekin batera.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Francisco Rojas Pinto abokatua eta Sofía Garcés Zañartu izan ziren.
Idazle ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1915eko apirilean Mis Observaciones izenarekin argitaratu zuen liburuxka batean batu zituen gai sozialekin hasi zituen bere literatur ibilerak, berak edertasun falta bezala sailkatu zituenak; artikulu horietako lehenengoan, "Relación que existe entre el divorcio y la educación de la mujer (Dibortzioaren eta emakumearen heziketaren artean dagoen harremana)" izenburupean, emakumearen hezkuntza eta Dibortzioaren Legea ezartzea aipatu zituen gizarte-premia gisa. Beste artikulu batek, "La Taberna y el lujo" izenekoak, alkoholismoaren arazoa, miseria, analfabetismoa, herriaren bizitzarekiko axolagabekeria eta abar planteatu zituen.
Liburuxka hau argitaratzeak librepentsalari bezala sailkatua izatea ekarri zion, esentzia femeninorik gabe, gozotasunik gabe, xalotasunik eta bertuterik gabe.* 1917an "Circulo de Lectura de Señoras" fundazioan parte hartu zuen, Delia Rouge bere artikulu bat irakurtzera gonbidatu zuten eta 1918an argitaratutako "Helena" aukeratu zuen, "El Desarme Universal" izenburukoa, artikulu honek zalaparta handia sortu zuen saioan, bereziki heroiak hauxe esaten zuen zatian:
«Niretzat, aberria ez da gobernua nire herritxoa baizik, bere ohiturekin, bere klimarekin, bere hegaztiekin, bere loreekin, eder den guztiarekin, jaio den lurreko gauza on eta txarrekin. Niretzat, nire herri honek, non jaio eta hazi naizen,eta bere klima bikainak gorputzaren eta arimaren osasuna ematen didate, Txile osoa baino aberri gehiago da niretzat»,
Bertaratutako emakumeek anarkista, subertsibo, sozialista, etabar bezala tratatu zuten, prentsan gogor eraso zioten Delie Rougeri, baina horrek ez zion axola izan, idazten jarraitu zuen eta Los fracasados liburua argitaratu zuen, non emakumearen emantzipazioa azpimarratu zuen heziketa zabalago baten alde, ez hain azalekoa. Bere bakezaletasunak eta bere izenaren inguruan sortu zen prentsa asaldurak eragina izan zuen bere etxean, senarra Txiletik urrundu baitzen alaba kenduta. Ez zegoen alabaren oroimenez idatzi zituen, Almas, Ramillete silvestre, Apuntes de vacaciones, Dolor, Páginas íntimas, Magda Aguilar, Repercusión del pasado, Herida lanak. Etengabe borroka egin zuen hari eraso egiten zion literatur kritikaren aurka, edo, besterik gabe, isilarazten zutenen aurka. 1935ean Txileko Emakumeen Emantzipazioaren Aldeko Mugimendua sortu zenean, Delie Rouge izan zen lehen bazkideetako bat. Lankide ausart eta leial gisa nabarmendu zen, kausa bakezaleari leial, emakumearen eskubideengatik etengabe interesatua, bereziki eskubide kulturalengatik.

1937an Ameriketako Estatu Batuetako emakume bakezaleek Bakearen Benemerita titulua eman zioten, armagabetzearen aldeko kanpaina hasi izanaren balioa aitortuz, hain zuzen ere, antipatriota epaitua izatea erraza zen urteetan. Bere azken urteetara arte, nahiz eta ordurako hilobira goizegi eraman zuen gaitzak jota egon, leial eutsi zion Bakearen, emakumearen eta herriaren kausari. Emakume nabarmena izan zenTxileko literaturaren historian.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helena (1915).
- Mis observaciones: Santiago, abril 23 de 1915 (Santiago: New York Inprenta eta kuadernaratzea , 1915).
- Los fracasados (nobela, Santiago: Inpr. New York, 1922).
- Magda Aguilar (nobela, Santiago: Inpr. El Esfuerzo, 1931).
- Mis memorias de escritora (Santiago: Tall. Gráf. Casa Nacional del Niño, 1943).
- La jubilación de Lucifer (1943).
- Obra dramatikoak
- El engaño: drama en cuatro actos (1941).
- La transfiguración de Hitler: comedia dramática en tres actos divididos en seis cuadros (1943).
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Delie Rougeri omenaldia: M.E.M.Ch. Delie Rojas Garces de White-ri omenaldi maitekorra egi zion, emakumeen mugimenduan ezizen literarioagatik ezagunagoa dena, Delie Rouge: Benemérita de paz[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Condeza, Carla Araneda. (2023-05-23). «Delie Rouge y los derechos de la mujer.» Petroglifos Revista Crítica Transdisciplinaria (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Delie Rouge» Escritores del mundo Fandom (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ Anales de la literatura chilena. .
- ↑ Jones, Willis Knapp; Darthés, Camilo; Rivarola Matto, José Maria; Frank, Miguel Hombre del siglo English 1970. (1970). Men and angels; three South American comedies. Carbondale, Southern Illinois University Press ISBN 978-0-8093-0428-8. (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Homenaje a Delie Rouge : el M.E.M.Ch. le rinde un cariñoso homenaje a Delie Rojas Garcés de White, más conocida en el movimiento femenino por su seudónimo literario, Delie Rouge : Benemérita de la paz - Memoria Chilena» Memoria Chilena: Portal (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Homenaje a Delie Rouge: El Memch le rinde un cariñoso homenaje a Delia Rojas Garcés de White, más conocida en el movimiento femenino por su seudónimo literario, Delie Rouge: “Benemérita de la Paz”. MEMCh, Santiago: s.n., 1950. 8 or.
- Imagen de la Obra Los Fracasados, 1922. Primera Edición. 2016ko martxoaren 5ean artxibatua Wayback Machinen.