Delitu informatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Delitu informatikoa edota ziberdelitua informatika eta interneten bidez burutzen den delitu eta legez kanpoko jarduera oro da. Sarea egoera berriei legea bera baina azkarrago eraldatu eta egokitzen denez, maiz oraindik delitutzat jo ezin diren baina etikoki gaitzesgarriak diren jarduerak daude, alegia, gehiegikeri informatikoak, legeak oraindik delitu gisa tipifikatuak ez izan arren, delitu izateko baldintzak betetzen dituzten jarduerak. Bestalde, delitu informatikoak herrialdea bakoitzaren legediaren arabera zigortuak daude, batzuetan ziberdelituak diren einean, besteetan ez dute zigorrik jasotzen.

Orokorrean, delitu informatikoek baldintza hauetakoren bat betetzen dute:

  1. Ordenagailu, konputagailu, sistema informatiko edo bestelako gailuen bidez burututako delitua da.
  2. Beste ordenagailu, konputagailu, sistema informatiko edo bestelako gailuren baten kaltea, datu galera edota informazio bereganatzea helburu du.

Nazio Batuen Erakundearen arabera, delitu informatikoak honakoak izan daitezke:

  1. Konputagailu bidezko manipulazio bitarteaz burututako iruzurrak.
  2. Sarrerako datuen manipulazioa.
  3. Programa edo datu konputarizatuen kalte edo eraldaketak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]