Dementzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Burmuin normala ezkerrean, eta Alzheimerrak jotakoa eskuinean. Bolumenaren txikiagotzea eta suntsiketa ikus daiteke marrazki honetan.

Dementzia burmuineko funtzioaren galera progresiboa da, adinari dagokiona baino handiagoa dena eta gaixotasun batek edo bestelako asaldurek sortua dena. Adineko pertsonek askoz sarriagotan pairatzen badute ere, helduaroko beste fase batzuetan ere ikus daiteke.

Arlo kaltetuenak oroimena, arreta maila, mintzamena eta arazoak konpontzeko gaitasuna dira. Batik bat kasu aurreratuetan desorientazioa ager daiteke, denborari edota lekuari dagokienez, eta bestelako buru-nahasteak, eldarnioak, haluzinazioak eta aztoramena barne.

Alzheimerren gaixotasuna motarik ohikoena da, kasu guztien %50-70a eragiten duelatik.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kortikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpikortikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste gaixotasun neurologiko batzuk edo bestelakoek sortutakoak:

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintomek eta datu klinikoek, test kognitiboekin batera, diagnostikoranzko bidean ipintzen gaituzte neurri handi batean.

Irudizko probek, OTAk edo eskanerrak eta [[Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza |erresonantzia]] laguntzen dute mota zehatzak determinatzen.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikazio sendagarririk ez dago gaur egun, baina kolinesterasaren inhibitzaileak erabiltzen dira gaixotasunaren bilakaera moteltzeko eta sintomak hobetzeko, Donepezilo nagusiki. Horiekin batera bentzodiazepinak, neuroleptikoak eta analgesikoak ere baliagarriak dira, baita konplikazioak tratatzekoak ere, antimikrobianoak eta elikadura ahalbidetzeko neurriak.

Farmakologikoak ez diren tratamenduak ere kontuan hartu behar dira: psikoterapia, terapia okupazionalak eta tratamendu alternatiboak.

Fase aurreratuetan, zainketa aringarriak beharrezkoak izaten dira sufrimendu maila gutxitzeko heriotza baino lehenagoko egunetan, asteetan edo hilabeteetan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dementzia Aldatu lotura Wikidatan