Demetrius operazioa
Demetrius operazioa | |
---|---|
Mota | operazio militar |
Honen parte da | Operation Banner (en) ![]() |
Denbora-tarte | 1971ko abuztuaren 9a - 1971ko abuztuaren 10a |
Kokaleku | Ipar Irlanda |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Parte-hartzaileak | |
Demetrius operazioa, ingelesez: Operation Demetrius, 1971ko abuztuaten 9 eta 10 artean, Ipar Irlandan, Britainiar Armadak burututako operazio bat izan zen. Ipar Irlandako gatazkan, Irlandako Batasuna lortzeko helburuz Britainiar Estatuaren aurkako kanpainia armatuan zebilen Behin-behineko IRAko ustezko kide izatearen susmagarrien atxilotze masiboa eta epaiketarik gabeko internatzeak egin ziren. Ipar Irlandako Gobernu Unionistak proposatu eta Britainiar Gobernuak onartutako operazioa izan zen.
Operazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Britainiar soldadu armatuek Ipar Irlandan barna egunsentiko irteerak egin eta hauetan 342 pertsona atxilotu zituzten, bortizkeriazko lau egunetan 20 herritar, IRAko 2 kide eta 2 britainiar soldadu hil ziren.
Atxilotutako guztiak irlandar errepublikar eta nazionalistak izan ziren, horietatik gehienak katolikoak. Hauetatik askok ez zuten ez inongo errepublikar militantzia politikorik ez eta IRArekin loturarik ere.
Ulstergo paramilitar loialistek ere irlandar nazionalista eta katolikoen aurkako bortizkeriazko ekintzak burutu zituzten, baina Britainiar Armadak operazio honetatik kanpo utzi eta Britainiar Armadak ez zituen atxilotu, ezta internatu ere.