Demis Hassabis
Itxura
Demis Hassabis (Londres, 1976ko uztailaren 27a) ingeles informatikari eta adimen artifizialari buruzko ikertzailea da. John Jumperrekin partekatu zuen 2024ko Kimikako Nobel Sariaren erdia, AlphaFold erabiliz proteinak tolesteari buruzko iragarpenengatik. Beste erdia David Bakerrek irabazi zuen.
Londresen jaio zen, aita greko-zipretarra eta ama Singapurrekoa zituen.
Xake txapelduna izan zen haurtzaroan. Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen eta bideojokoen diseinatzaile eta programatzaile lanetan aritu zen. DeepMinden sortzaileetako bat da eta adimen artifizialari buruzko gobernu britainiarraren aholkularia ere bada.