Democracy Now!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Democracy Now! ordubeteko albistegi bat da, eta egunero emititzen da telebistaz, irratiz eta Internetez, Amy Goodman eta Juan Gonzalez kazetariek aurkeztua.[1] Saioa astegunetan ematen da 20:00etan ET New Yorketik, eta Internetez emititzen da, bai eta 1.400 irratitan, munduan zehar.[2]

Democracy Now! albistegia irabaz asmorik gabeko erakundea da, ez du onartzen publizitaterik, harpidedunek, entzuleek, ikusleek eta zenbait fundaziok finantzatzen dute-eta.

Saioak uztartzen ditu erreportajeak, elkarrizketak, ikerketa-kazetaritza eta iruzkin politikoa. Bereziki lantzen ditu gizarte mugimenduak, justiziaren aldeko borrokak eta AEBen atzerri politikak zelako ondorioak dituen munduan zehar. Bai aldekoek eta baita kritikoek ere aurrerakoitzat jotzen dute saioa.

DCTV estudioak New Yorken (Chinatwon).

Democracy Now! 1996ko otsailaren 19an sortu zen WBAI irrati estazioan, New Yorken, honako kazetari hauek egina: Amy Goodman, Juan Gonzalez, Larry Bensky, Salim Muwakkil eta Julie Drizin.[3] Hasieran bost Pacifika irratitan eman zen. Jeneralean Goodman izaten da aurkezle nagusia, sarri Juan Gonzalez eta Nermeen Shaikh alboan dituela. 1997a ezkero, Jeremy Scahill sarri agertu da kolaboratzaile gisa, ikerketa-kazetari bat The Intercept aldizkarian.

Audientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quancast etxearen arabera, 2016-2017 urteen artean democracynow.org webgunea iristen zen  395.000 bat lagunengana AEBetan. Aitzitik, ez dago daturik zenbat jendek entzuten dituen saioaren podcasta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Stelter, Brian (2011-10-23) «A Grass-Roots Newscast Gives a Voice to Struggles» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2018-12-14.
  2. (Ingelesez)«Locate A Station» Democracy Now! . Noiz kontsultatua: 2018-12-14.
  3. (Ingelesez)«Staff» Democracy Now! . Noiz kontsultatua: 2018-12-14.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]