Demokrazia Europan 2025 Mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
DiEM25.png

Demokrazia Europan 2025 Mugimendua edo DiEM25 (ingelesez: Democracy in Europe Movement 2025), europar mugimendu politikoa da,  2015ean  Gianis Varufakis Greziako finantza ministro ohiak bultzatu zuena. Mugimenduaren aurkezpen ofiziala 2011ko otsailaren 9an egin zen Berlingo Volksbühne antzokian.[1] Mugimenduaren helburua Europar Batasuna erreformatzea da ordezkaritza zuzena izango duen Parlamentu burujabe bat sortzeko, Parlamentu nazionalekin eta gainerako eskualde edo tokiko erakundeekin boterea partekatuko duena".

[2]

Mugimendu honek Europaren ideia berrindartu nahi du demokraziaren arabera arautuko den jendearen batasuna bezala eta ez mugimenduak deitoratzen duen gaur egun Europar Batasuna; aginduak ematen dituen teknokratez osatutako estatu bat.[2] Argumentu hori indartzeko, zortzi aspektu desberdin aipatzen dira gobernantza, konsentimentuz baino, elkarrekintzaren bitartez egiteko.

Mugimenduak Europako zenbait intelektualen, aktibisten eta politikoen babesa jaso du, hala nola, Julian Assange,[3] Toni Negri italiar filosofoa,[4] Saskia Sassen herbeheretar soziologoa, Brian Eno ingeles musikaria,[3] James Galbraith estatubatuar ekonomilaria, Stuart Holland parlamentari laborista ohia edo Slavoj Žižek eslovakiar filosofoa,[3] besteak beste.

Erreferentziak [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak [aldatu | aldatu iturburu kodea]