Denboraren Muinoak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Denboraren Muinoak, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna eleberrian, Eriadorren kokatutako muino kate bat zen, Ekialdeko Bide Handiaren iparraldean eta Iparraldeko Kebraden hegoaldean. Iparraldetik hegoaldera hedatzen ziren, eta, bertako muino nagusia, aldi berean, hegoalderen zegoena ere bazena, Amon Sûl zen.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko lehen mila urteetan, Arthedain eta Rhudaur erresumen arteko ekialdeko muga zen, eta, beraz, Dunedainen lehen erresumak gotortuak zeuden, etengabeko leihan baitzeuden bien artean. Angmarren aurkako gerrak gertatu baino lehen, muino hauen magalean biztanleria handia bizi zen arren, gerraren eta jarraikako negu gorrien ondorioz, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran, muinoak biztanlerik gabe zeuden, eta, gotorlekuak, hondakinak baino ez ziren.

Handik pasa ziren Aragorn, Frodo eta gainontzeko hobbitak Rivendelerako euren bidaian, eta bertako muino nagusian eraso zituzten Nazgûlek.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]