Denis Greslin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Denis Greslin
Bizitza
Jaiotza Baiona1973ko azaroaren 4a (46 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Fronte Nazionala

Denis Greslin (Baiona, 1973ko azaroaren 4a - ) politikari eta ekintzaile lapurtarra da. Eskuin-mutur frantseseko alderdi batzuetako nahiz zenbait elkarte xenofobotan aritua da, bereziki Islamaren kontrakoetan.

Alderdi politikoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinio Atlantikoetako Front national de la jeunesse alderdiaren gazte-adarreko buru 1991etik 1998ra, talde berean "Kontseilu nazionaleko" kide eta Udako unibertsitateko arduradun nagusia izan da.

Elkarteetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdietako dinamiketatik aldendu denean oso aktiboa izan da zenbait elkarte edo ekimen bultzatuz:

  • Islamarem kontrako Internet-gune batzuetan inplikatu zen bere izenaz artikuluak sinatuta. Batez ere ospetsu bihurtu zen SOS-Racaille ("SOS jendaila", SOS Racisme elkarteaz trufa eginez) deiturikoan aritu zen; hori dela eta 2003ko ekainean[3] 2 eguneko garde à vue ("atxiloketa prebentiboa") izan zuen baina geroago ez zen bere kontrako inolako kargurik aurkeztu.
  • SOS-Racaille eta bere arazoei amaiera eman eta Occidentalis bere webgunea sortu zuen, geroago elkarte homonimoa ere eratu zuena. Elkartearen ezaugarri nagusia Islamaren kontrako oso testu gogorrak ekoiztea da; erlijio honen kontra, bereziki Frantzian aritzen diren guztiei laguntza ematen ere aritzen da. Frantses estatuan ofizialki sortu zen lehen elkarte islamofoboa izan zen eta egun ere existitzen da. Adibide gisa bonba bat jartzeagatik kartzelan dagoen Michel Lajoyeri[4] presidenteak graziazko neurri bat ematearen aldeko sinadura-kanpaina bultzatu du.
  • 2007ko ekainean L'Arche aldizkari judua, Joachim Véliocas[5] L'islamisation de la France liburuaren egile eta politologo gaztea, Ivan Rioufol kazetariarekin batera eta Jean Dutourden laguntzaz La Poule déchaînée[6] aldizkari satirikoa (Canard enchaîné ezagunaren izenarekin hitz-jokoa eginez) sortu zuen, beste behin batez ere Islamaren kontra gogor aritzeko.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Denis Greslinek azalpenak ematen ditu.", mediaslibres.com-en.
  2. Paradoxikoki (edo ulergarria den elementua da) barrutiko hautatua David Habib izan zen, jatorri magrebiarreko PSFko kide eta Morencseko auzapeza da.
  3. France 5 atxiloketaz.
  4. Bere ibilbide luzean 1986an estatuko polizia zerbitzuek eskuin-muturreko taldeetan infiltratzeko ardura eman zion, tartean GALen. 1987tik kartzelan, bere defentsan berari leporatzen zaion bonba eta beste batzuk estatuko zerbitzuek planifikatutako probokazio-kanpaina bat zela adierazi du.
  5. "Islamizazioaren begiratokia".
  6. Azken orrialdean, ont participé à ce numéro ("ale honetan esku hartu dute") atalean.
  7. Emaitzak Berrian.
  8. Emaitza Udalbitzaren ikerketa batean: 8.or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]