Dennis Bergkamp

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dennis Bergkamp
Dennis Bergkamp cropped.JPG
Bizitza
Jaiotza Amsterdam1969ko maiatzaren 10a (48 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Amsterdamgo Ajax 1986-1993 185 103
Flag of None.svg Netherlands national under-21 football team 1989-1989 2 0
Flag of None.svg Herbehereetako futbol selekzio nazionala 1990-2000 79 37
Flag of None.svg Internazionale Football Club 1993-1995 52 11
Flag of None.svg Arsenal Football Club 1995-2006 315 87
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Pisua 80±0 kilogramo
Altuera 188 zentimetro

Dennis Bergkamp (Amsterdam, Herbehereak, 1969ko maiatzaren 10a-) Holandako futbolari-ohi eta egun Amsterdamgo Ajaxeko laguntzaile teknikoa da. Aurrelari moduan jokatu zuen bai futbol taldeetan zein selekzioan eta bere lurraldeko jokalaririk onenetarikoa izan da, bere selekzioan golik gehien sartu duen bigarren jokalaria delarik. Halaber, Herbehereetako futbol txapelketaren golegile nagusia 3 aldiz izan da (1991-93), Ajaxekin beti ere.

Zilarrezko Baloia irabazi zuen 1993an eta 2003. urtean FIFAko 100 jokalari onenen zerrendan sartu zuten.

Bere jokoaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkarra, desmarkatzen jaioa, teknika zoragarriduna, jokoaren bisio zabala,... Dennis Bergkamp jokalari txit osoa zen. Desabantailarik? Sekulako beldurra zion hegan egiteari eta partidaren bat jokatzeko hegazkinik hartu behar bazen, hura autoz joaten zen eta ez bazen posible autoa hartzea, etxean geratzen zen (beti taldearen oniritziarekin, jakina).

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin 11 urtez jardun zuen 1990etik 2000ra, 1998an laugarren postua lortuz Munduko Txapelketan, guztira 79 partida jokatuz eta 37 gol sartuz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dennis Bergkamp Aldatu lotura Wikidatan