Denys Prokopenko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Denys Prokopenko
Зустріч керівника Офісу Президента з українськими військовослужбовцями, які перебувають у Туреччині 53 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza1991ko ekainaren 27a (31 urte)
Herrialdea Ukraina
Familia
Ezkontidea(k)Kateryna Prokopenko (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKyiv National Linguistic University (en) Itzuli
Hizkuntzakukrainera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraUkrainako Guardia Nazionala
Azov Batailoia
indar bereziak
Graduateniente koronel
podpolkovnik (en) Itzuli
maior
Parte hartutako gatazkakDonbasseko gerra (2014)
Errusia-Ukraina gerra (2022)
Errusia-Ukraina gerra
Mariupolgo setioa
Mariupolgo setioa
IMDB: nm13636982 Edit the value on Wikidata

Denys Hennadiiovytx Prokopenko (ukraineraz: Дени́с Генна́дійович Прокопе́нко) (Ukraina; 1991ko ekainak 20) Ukrainako ofizial militarra da, Ukrainako Guardia Nazionaleko teniente koronela da, bai eta Azov Batailoiko Komandantea ere.[1][2][3] 2014tik, aktiboki borrokatu du Ukrainaren lurraldearen defentsan Errusiaren eta errusiazaleen indarren aurka Donbassen, egun diharduen guda errusiar-ukrainarrean.[4]

2022ko Ukrainako inbasio errusiarrari erantzunez, Prokopenko lider bezala altxatu zen, Mariupol errusiar setiotik defendatzeko helburuarekin. Gatazkaren lehen lerroan izan zuen lidergo-paperagatik, Ukrainako Heroi titulua eman zioten 2022ko martxoan.[5][6]

Prokopenko Redis bezala ere ezaguna da (ukraineraz: Ре́діс); gainera, bere menpekoek, modu informalean, "Redis anaia" edo "Redis kamarada" gisa jotzen omen dute ere (ukraineraz: Дру́же Ре́діс).[4][7]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denys Prokopenko finiar kareliar jatorrikoa da.[1] Bere aitona izan zen Finlandiako Defentsa Indarretan zerbitzatzen biziraun zuen bere familiako kide bakarra, Sobietar Batasunak Finlandia inbaditu zuenean 19391940ko Neguko Errusia-Finlandia Gerran.[4] Finlandiarrek Armada Gorriaren aurka borrokatu zuten independentzia nazionala zaintzeko; baina, horren ondorioz, sinaturiko Moskuko Bake Hitzarmenaren ondorioz, Finlandiak Errusiaren esku utzi behar izan zuen Karelia finlandiar historikoaren zati handi bat zein bertako biztanleak –eta Kareliako auziari hasiera emanez–.[8][9] Horregatik, Prokopenkok uste du Ukraina Moskuren inperialismo errusiarretik defendatzeko egiten duen borroka kontu pertsonala dela, bere familia-historiarekin estuki lotuta dagoena:[4]

« Gerra berean jarrait[zen] dudala iruditzen zait, soilik fronteko beste sektore batean; Kremlinareen okupazio-erregimenaren aurkako gerran. Nire aitonak gorroto izugarria zion komunismoari, boltxebismoari, Sovokari... Imajina dezakezu zer den zure familia galtzea? (...) [B]ere anaia guztiak hil ziren, bere senideak... »

Kieveko Unibertsitate Linguistiko Nazionaleko Filologia Germanikoko Departamentuan graduatu zen, eta bertan ere lizentziatu zen ingelesaren irakaskuntzako espezialitatean. Kiroletan ere aritzen zen, bai eta Dynamo Kyiv futbol-taldeko futbolzale sutsuenetako bat zen –"ultra" izenez ezagunak–.[10]

Zerbitzu militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014az geroztik, Donbasseko Gerran parte hartu du; gainera, 2017ko irailean, Azov Batailoiko pelotoi baten eta konpainia baten agintea lortu zuen.[4] 2016ko uztaileko elkarrizketa batean, Prokopenkok bere tropetan ikuskatu zituen gaitasun militarren hobekuntza deskribatu zuen: "gure misioa armada mota berri bat eraikitzea da. Antzinako eskuadroiko gizon asko galdu ditugun arren, gizon-kantitatean eta -kalitatean hazi egin gara. Borrokarako diziplina eta eraginkortasuna hobetu egin dira. Lehen aire konprimituko pistolekin eta eskopeta laburrekin funtzionatzen genuen; orain, berriz, tanke-talde taktikoekin, ibilgailu blindatuekin eta artilleria-laguntzarekin lan egiteko aukera dugu. Gure doktrina zientifiko militarra pixkanaka garatu dugu, praktikatik hasita, ez teoriatik. Entrenamenduetan eta borroketan, mutilek arma txikien taktika eta nagusitasuna menderatu zuten. Aukera berri asko zabaldu ziren guretzat: modu independentean jardun dezakegu frontean, borroka-operazioetan etengabe huts egiten diguten beste azpiunitaterik gabe. "[7][11]

Mariupolgo setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Mariupolgo setioa»
2022ko Mariupolgo setioan, Prokopenko maiorrak bideo-mezu latz bat grabatu zuen martxoaren 7an, nazioarteko komunitateari Ukrainaren gainean hegaldirik gabeko gune bat ezar zezan exijituz, bai eta krisi humanitario batez berri emanez.

Errusiak Ukraina 2022an inbaditu zuenean, Prokopenkok bideo-mezu bat grabatu zuen martxoaren 7an, Ukrainako zerua ixteko eskatuz, Mariupolen kolapso humanitarioa saihesten laguntzeko; izan ere, "etsaia gerra-arauak hausten ari da biztanleria zibila bonbardatzean eta hiriaren azpiegitura suntsitzean; etsaia Mariupol beste genozidio baten menpe jartzen ari da."[12]

Martxoaren 19an, Volodymyr Zelensky Presidenteak Ukrainako Heroi titulua eman zien Mariupolen defentsa zuzendu zuten bi unitatetako komandanteei: Prokopenko eta Itsas Armada Banatuko 36. Brigadako komandante zen Volodymyr Baraniuk koronela. Denys Prokopenko komandanteak ohore handiena jaso zuen "erakutsitako ausardiagatik, etsaiaren erasoei aurre egiteko taktika eraginkorrengatik eta Mariupol hiri heroikoaren babesagatik".

Apirilaren 12an, Prokopenko bigarren bideo-mezu batean agertu zen, droneekin egindako eraso batean Errusiak Mariupolen aurka arma kimikoak jaurti zituela salatzeko: "atzo, okupanteek, jatorri ezezaguneko substantzia pozoitsu bat erabili zuten Mariupolen, militar zein zibilen aurka. Erasoaren epizentroa ez zegoen jendearengandik gertu, eta, beraz, substantziarekiko kontaktua oso txikia izan zen; ondorioz, litekeena da biziak salbatzea, baina oraindik ondorioak daude. Gaur egun ezinezkoa da jakitea zein substantziek pozoitu zuen jendea, erabateko blokeopean gaudelako. [Gainera,] (...) erasolekua errusiarren kontrolpean dago, haien krimenaren frogak ezkutatzeko". Eraso kimikoarekiko nazioarteko bat-bateko arreta alde batera utzita, "hiriko milaka zibil hil zirela eta errusiarren aire-eraso etengabeek, itsas bonbardaketek, su-jaurtigailuen sistema astunek, artilleriak eta fosforozko munizioek hiria sarraskitzen zutela" esan zuen ere.[13] Apirilaren 13an, Azov Batailoiko Twitter-kontu ofizialak baieztatu zuen Prokopenko teniente koronel mailara igo zutela.[14]

Maiatzaren 11n, Frantzisko aita-santua Vatikanoan bildu zen Azov Batailoiko soldaduen bi emazteekin, Kateryna Prokopenko eta Julia Fedosyuk.[15][16][17][18]

Maiatzaren 16an, Prokopenkok hirugarren mezu bat argitaratu zuen sare sozialetan, esanez "bizitzak salbatzeko, Mariupolgo soldadu guztiak, Aginte Militar Gorenaren erabakia aplikatuz, eta ukrainar herriaren babesaren esperoan" Azovstal Siderurgiatik zauritutako soldadu ukrainarrak "ebakuatu" zituztela Novoazovsk hirira, DHEk kontrolatuta, tratamendua jaso zezaten.[19]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kateryna Prokopenkorekin ezkonduta dago.[21]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Telegram: Contact @visegradtv» archive.ph 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  2. Official appeal of Azov commander, the major Denis Prokopenko, to the world community. (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  3. «До уваги представників ЗМІ: Підрозділ Нацгвардії «АЗОВ» участі у марш…» archive.ph 2016-06-09 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  4. a b c d e ««Ми досить міцні, щоб кров’ю і потом відвойовувати нашу землю…» – Гер…» archive.ph 2022-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  5. «Змістовні переговори про мир і безпеку для України – єдиний шанс для …» archive.ph 2022-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  6. «УКАЗ ПРЕЗИДЕНТА УКРАЇНИ №148/2022 — Офіційне інтернет-представництво …» archive.ph 2022-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  7. a b «Интервью Редиса» archive.ph 2022-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  8. Nenye, Vesa. (2015). Finland at War : the Winter War 1939-40. ISBN 978-1-4728-0631-4. PMC 926877935. (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  9. «HS Home 18.7.2000 - The never-ending Karelia question» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  10. «Ультрас Динамо отримав звання "Героя України" - Футбол 24» archive.ph 2022-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  11. «Інтерв'ю Редіса» archive.ph 2022-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  12. «Командир полку «Азов» закликає закрити небо над Україною» archive.ph 2022-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  13. Росія ЗДІЙСНИЛА хімічну атаку по Маріуполю – є постраждалі серед цивільних і військових. (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  14. «Звернення командира полку «Азов» підполковника Дениса Прокопенко та командира 36 обрмп майора Сергія Волини з приводу операції по прориву 36 обрмп та з‘єднанням з полком «Азов»» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  15. (Ingelesez) «Wives of Mariupol defenders to pope: 'You are our last hope'» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  16. (Ingelesez) Squires, Nick. (2022-05-11). «Azovstal wives beg Pope Francis to ‘talk to Putin and save our husbands’» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  17. Wives of Mariupol defenders appeal for evacuation. (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  18. (Ukraineraz) ««Будь ласка, не дайте їм померти» – дружини «азовців» звернулись до папи Римського» Радіо Свобода (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  19. (Ingelesez) «Azovstal defenders appear to signal end of siege» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  20. Указ Президента України № 176/2015 — «Про відзначення державними нагородами України військовослужбовців Національної гвардії України». 2015-03-25.
  21. (Ingelesez) «Anguish for partners of Mariupol's defenders as Russian assault goes on» the Guardian 2022-05-07.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]