Deosaiko parke Nazionala
| Deosaiko parke Nazionala | |
|---|---|
| gizateriaren ondare izateko hautagaia | |
| II. maila: parke nazionala | |
| Datu orokorrak | |
| Mota | parke nazionala |
| Azalera | 3.464 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 35°01′08″N 75°24′52″E / 35.01893°N 75.414393°E |
| Estatu burujabe | |
| Pakistanen banaketa administratiboa | Gilgit-Baltistan |
| Division of Pakistan | Baltistan Division |
| District of Pakistan | Skardu District |
| Deosaiko parke Nazionala | |
|---|---|
Deosaiko Parke Nazionala (urdu: دیوسائی نیشنل پارک) Pakistaneko Gilgit-Baltistan probintziako Skardu eta Astore barrutietan dago. Parkea Deosaiko lautadetan dago. Deosai hitzak "Erraldoien Lurraldea" esan nahi du.
Deosaiko parke nazionalaren batez besteko altitudea 4.114 metrokoa da, eta, beraz, Deosaiko lautadek munduko bigarren goi lautada altuena osatzen dute, ondoan dagoen Tibeteko goi-lautadaren ondoren. Parkeak 3.000 kilometro koadroko azalera babesten du. Aski ezaguna da Tibeteko Karakorum-mendebaldeko goi-lautada alpetarreko ekoeskualdeko flora eta fauna aberatsagatik.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
'Deosai' (urdu:دیوسای٘)) hitzak 'erraldoien lurraldea' esan nahi du. Balti herriak 'Ghbiarsa' deitzen dio leku honi, eta 'Udako gunea' esan nahi du, udan bakarrik sar baitaiteke bertara.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kharmang, Astore eta Skardu artean dago Deosai parke nazionala, Gilgit Baltistanen. Bataz besteko altuera 4,114 metrokoa da. Deosai lautada munduko bigarren goi-ordoki altuena da. Parkeak 3,000 km²-ko eremua babesten du. Karakorum-Tibeteko mendebaldeko estepa alpetarreko flora eta fauna aberatsagatik da ezaguna. Udaberrian, belardiak lore basatiz estalita egoten dira eta tximeleta ugari izaten dute. Deosai bigarren goi-ordoki altuena da, Tibeteko Changtang goi-lautadaren ondoren.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Christoffel parke nazionala
- Darrahko parke nazionala
- Doi Chong parke nazionala
