Deredia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Deredia
Barrundia, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Barrundia
Koordenatuak 42° 53′ 00″ N, 2° 27′ 00″ W / 42.88333333°N,2.45°W / 42.88333333; -2.45Koordenatuak: 42° 53′ 00″ N, 2° 27′ 00″ W / 42.88333333°N,2.45°W / 42.88333333; -2.45
Deredia hemen kokatua: Euskal Herria
Deredia
Deredia
Deredia hemen kokatua: Araba
Deredia
Deredia

Deredia[1] (gaztelaniaz: Heredia; eta euskaraz ere oraintsu arte ere hala zen, euskal izena galduta) Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Barrundia udalerrikoa. 2007ko erroldan, 63 biztanle ditu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren jatorrizko izena, euskaraz ere biltzen zena, Deredia da. Horren lekukotza ugari dago, bai dokumentazio historikoan, (besteak beste Donemiliagako goldean), bai toponimian. Herriaren lehenengo testigantza 1024koa da, eta Deredia izenaz ageri da. Gaur egun ofiziala den Heredia XVI. mendean agertu zen.[2]

Inguruko udal dokumentazioan oso ugariak dira Derediaren lekukotasunak; Barrundian bertan, 100 alditan baino gehiagotan ageri da. Toponimiak ere ematen du horren lekukotza: Derediazabala izena dago herrian bertan, Derediabidea Narbaxan, eta Derediola Elgeamendin.[2]

Horretaz gain, Lazarragaren lekukotza dugu, bere liburua ezagunean ondokoa baitakar: «D'Erediako galea dator / ponpa handiaz beterik; / oi, hainbat dira ederrak / eze ni nago admiradurik».[2]

Ikerketa egin zen arte, Deredia izena ez zen kontuan hartu. Aldaketa handia zenez, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak bertaratzea erabaki zuen, derediatarrek horren berri zehatza izan eta galderak egiteko aukera izan zezaten.[2]

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derediako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2014
60 61 61 61 61 60 66 63 85

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «[Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak, b]esteren artean, Deredia eta Gillarte herri izenak eta Aguraingo karrika izenak onartu ditu [...]»
    2013ko oroitidazkia, Euskaltzaindia, 23. orrialdea.
  2. a b c d Euskaltzaindia: «Barrundiako Deredia izenari buruzko hitzaldia», Plazaberri, 2015-04-27.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa