Edukira joan

Derryardeko kontrol-gunearen erasoa

Derryardeko kontrol-gunearen erasoa
Irudi
Mapa
Motaatentatua
Honen parte daIpar Irlandako gatazka
Data1989ko abenduaren 13a
Koordenatuak54°15′27″N 7°10′57″W / 54.2575°N 7.1825°W / 54.2575; -7.1825

Derryardeko kontrol-gunearen erasoa, 1989ko abenduaren 13an, Ipar Irlandako gatazkan zehar, Behin-behineko IRAk Britainiar Armadaren King's Own Scottish Borderers infanteria erregimenduaren ibilgailuen kontrolgune finko baten aurka burututako eraso bat izan zen, Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikaren mugatik hurbil, eta Fermanagh konderriko Rosslea herritik iparraldera.

Ed Moloney irlandar kazetariaren arabera Behin-behineko IRAren zuzendaritzak erakundearen oinarriko kideen artean agente bikoitzak eta Britainiar Armadaren informatzailea infiltratuak zeudelakoak, bai eta Loughgallgo segada bezalako porrotak berriz ez errepikatzeko helburuz, leku finko batean jarduten ez zuen unitate ibiltari esperimental bat sortu zuen.

Moloneyren esanetan, Thomas Murphy Behin-behineko buruzagi nagusia zela, IRAren Hego Armagheko Brigadak atentatua antolatu eta IRAren Ekialdeko Tyroneko Brigadaren Michael "Pete" Ryan IRAkidea buru zuen unitate batek burutu zuen. Erabateko suntsiketa ziurtatzeko lehen erasoa egin ondorenean furgoneta bonba bat leherterazteko asmoa ete bazuten.

11 IRAkideez osatutako unitate bat Bedford TK dunper-kamioi Britainiar Armadaren Derryardeko ibilgailuentzako kontrolgunera zuzendu ziren, AK-47 eta ArmaLite AR-18 subfusilak, DShK ametragailu astunak, RPG-7 misil-jaurtitzaileak eta granadez armatuak.

Erasoa arratsaldeko 16:00etan hasi zen. Zenbait IRAkidek kontrolgunerako errepideak blokeatu zituzten, erasoa gertatzen zen bitartean jendea bertaratu ez zedin.

Kamioia mugatik kontrolgunera eramana eta bertan britainiar soldaduek geldituarazia izan zen. James Houston soldaduak kamioiaren atzealdean miatzen zuen artean IRAkideek eraso subfusilekin tiro egiten hasi eta kontrolguneari granadak jaurti zizkioten. Bi RPG-7 jaurtikariekin behatokiari misilak bota eta su-jaurtitzaileak ete erabili zituzten. Tiroketak zehar kamioiak atzeraka egin eta kontrolgunearen ateak igaro zituen, eta gutxienez 3 IRAkide barnean kamioitik steraeta soldaduen garitei tiro egin. Defendatzaileak babeslekuetan sartzera derrigortuak egon ziren, haietatik beten kontrolgunera tiro eginez. Nekazari batek, urrutitik, su bola laranja bat ikusi eta larreetan zehar tiro hotsak entzun zituen. Kamioia kontrolgunetik ateratzen zen bitartean, 182 kiloko bonba bat zeraman furgoneta gorri bat sartu eta IRAren unitateak ihes ondoren eztanda egiteko prestatua izan zen. Halere, errefortzu karga bakarrik lehertu zen.

Azkenean inguruan muga zaintza lanetan zebilen lau soldaduez osatutako talde batek eta Wessex helikoptero batek erasoa ekiditea lortu zuten. Soldadu taldeak IRAren unitatearen aurka 100 tirotik gora egin zituen. Wessex helikopteroak IRAkideen tiroak jaso eta erasoa saiestera behartua egon zen. IRAren unitatea britainiar soldaduez inguratua ez izateko blindatutako kamioiarekin mugaruntz zuzendu zen. Gerora, kamioia mugan 210 kiloko bonba bat zuela topatua izan zen.

Erasoan bi soldadu hil ziren, Ingalaterrako James Houston (22 urte) soldadu arrunta eta Eskoziako Michael Patterson (21). Whitelaw ksporala metrailaren ondorioz larriki zauritua izan eta tratamendua jasotzeko hegazkinean eraman zuten. Beste soldadu batek zauri arinak jasan zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]