Desamendi Txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Desamendi Txiki
Datu orokorrak
Garaiera 1.261 m
Geografia
Koordenatuak 42° 58′ 52″ N, 2° 01′ 20″ W / 42.98116667°N,2.02216389°W / 42.98116667; -2.02216389Koordenatuak: 42° 58′ 52″ N, 2° 01′ 20″ W / 42.98116667°N,2.02216389°W / 42.98116667; -2.02216389
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Guardetxe
Mendikat Mendikat
Luberri Luberri

Desamendi Txiki Aralar mendilerroko mendi bat da, 1261 metro garai, izen bereko bere "anaia" nagusia den Desamendiren ekialdean dagoena, azken horretatik Urrutiko Lurriña izeneko lepoak banandua. Ekialdera, Lekoain lepoa dago, mendi hau Txamenirekin lotzen duena.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontor lau eta zabaleko mendi txiki honen tontorrera, erraz hel daiteke Guardetxetik. Hain erabilia den Intzazelairako bidea hartu behar da, Pagomari bezala ezagunagoa dena. Iparralderantz, Desao izeneko babeslekua geratzen da, et jarraitu egin behar da Urrutiko lurriña izeneko lepoa igaro arte, Unagako larre handietara igarotzea ahalbidetzen duena. Eskumako muinotik tontorrera heltzen da, eta, ezkerretik, Desamendira igoko litzateke.

Monumentu megalitikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarren, Desamendi eta Malloaren artean, monumentu megalitiko mordoxka bat dago sakabanaturik. Xehe-xehe, hauen zerrenda bat egin daiteke.

Trikuharri lepoan, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan bertan dagoena, interes gehien duen trikuharrietako bat dago, eta, hain zuzen ere, Trikuharri izena duena. Iparralderantz, Aralar mendilerro osoko mendirik garaiena dago, Intzako dorrea. Hortik, lurra, Unagako lautadetara eta Unagako potzura jeisten da, pasaran, Obioneta eta Maantsako trikuharriak aurkituz. Unagako potzura iritsi aurretik, bidearen eskuinaldean Zeontza izeneko garrantzi handirik gabeko goragunea dago, Desamendi Txikira ia erabat itsatsia dago. Bere tontor lauan beste trikuharri bat du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa