Desideria Giménez Moner
| Desideria Giménez Moner | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bagüés, 1919ko abuztuaren 4a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bagüés, 1936ko abuztuaren 7a (17 urte) |
| Heriotza modua | : bala zauria |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktibista eta sindikalista |
| Kidetza | Gazteria Sozialista Bateratuak |
| Izengoitia(k) | La Cazoleta |
Desideria Giménez Moner (Bagüés, 1919ko abuztuaren 4a - Jaca, 1936ko abuztuaren 7a), La Cazoleta ezizenaz ezaguna, espainiar aktibista errepublikanoa izan zen.[1] Jacako ikur bihurtu zen Langileen Nazioarteko Eguneko manifestazio baten buru izan ostean. Bagüés, Jaca eta Zaragoza herriek bere omenezko kaleak dituzte.[2][3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bagüés herri txikian jaio zen, Cinco Villas eskualdean (Zaragoza). Bere aita, Juan José Giménez Artieda, igeltseroa zen. Ama, Isabel Moner, kataluniarra. Bere familia Jacara joan zen Gimenez haurra zenean, eta han gurasoek La Cazoleta izeneko taberna bat gobernatu zuten. Hortik ezizena.[5]
Gazteria Sozialista Bateratuetan (JSU) militatu zuen eta Socorro Rojo Internacionalekin kolaboratu zuen.[1][5] 1936an, hamasei urterekin, Giménez Moner Langileen Nazioarteko Eguneko manifestazio baten buru izan eta bandera gorria astindu zuen, atzetik hiru mila pertsona zituela.[1][6][7]
Errepresioa eta heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936an Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako estatu kolpea irabazi ostean, Giménez Moner espetxeratu egin zuten, bere jarduera antifaxistagatik. 1936ko abuztuaren 6an, espetxetik atera zuten Pilar Vizcarra Calvorekin batera. Pilar, artean haurdun zegoena, behartua izan zen bere senarraren fusilamendua ikustera. Hermenegildo de Fustiñana kaputxino eta kapilau karlista eta beste karlista batzuek izan ziren senarraren fusilamendua ikustera eraman zutenak.[2] Gerrilla faxista batek bortxatu eta fusilatu zuen Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, 1936ko abuztuaren 7an, 17 urte bete eta hiru egunera.[1] Berarekin batera fusilatu zuten Vizcarra Calvo.[3] Ondoren, 1936an ere, bere aita, Gimenez Artieda, fusilatu zuten eta hobi komun batean lurperatu zituzten.[5][7]
Desideria Gimenezen, haren aitaren eta beste 312 pertsonaren gorpuzkiak Jacako hilerrian aurkitu zituzten, 16 zenbakia duen hobian.[8]
Omenaldiak, aintzatespenak eta goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998ko abuztuan, Bagüés-eko Udalak Desideria Giménez Moner eta Gerardo Ponz Pérez izenarekin bataiatu zituen bi kale, biak herri horretan jaioak.[2]
- 2010ean, Jacako hilerriko zati berrian, Pablo Valdevira artista lokalaren obra inauguratu zen, 1936-1942 aldian fusilatutako 417 jacetarren omenez.[9] Huescako Jaca herriak La Cazoleta izeneko kale bat ere eskaini zion.[3]
- 2016ko maiatzaren 20an, Zaragozako San Jose Auzo Elkarteak Bartzelonako Barrutiko Batzordearen presidentetzara "Diez de Agosto" kalearen izena aldatzeko eskaera luzatu zuen (1931n Bigarren Errepublikaren aurkako lehen altxamendua oroitzeko) etaDesideria Giménez Moner aktibista gaztearen izenagatik aldatzeko. Azkenik, 2018ko maiatzaren lehenean omenaldia egin zen Zaragozan, tartean Desideria Giménez Moner (La Cazoleta) kalearen inaugurazioa egin zelarik.[4][10]
- Desideriaren bizitza eta heriotzak Gregório Olivan García poeta inspiratu zuen Romance de la Cazoleta idaztera. Frantses filologoen ikasgaia izan da eta gerra zibilari buruzko liburuetan jasoa.[5][11][12] Giménezek Desideria Giménez Elkarteari ere eman dio izena, eraldaketa sozialarekin konprometitutako erakunde feminista denari.[1][13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f Giménez Moner, Desideria – Con Nombre & Apellidos. .
- ↑ a b c Sánchez, Mercedes. (2010-02-01). «Dignificaciones en Bagües» Asociación por la Recuperación de la Memoria Histórica de Aragón.
- ↑ a b c Express, Jacetania. (2019-03-07). «Sólo cuatro calles de Jaca (de 300) tienen nombre de mujer: una asignatura pendiente del callejero» jacetaniaexpress.com.
- ↑ a b Aragón, Heraldo de. «Los vecinos de San José celebran el cambio de nombre de la calle '10 de agosto'» heraldo.es.
- ↑ a b c d «Giménez Moner, Desideria» Fundación Pablo Iglesias 2012-02-23.
- ↑ Común, El. (2021-11-17). «Desideria Giménez Moner: La flor de la rebeldía» El Común.
- ↑ a b DESIDERIA GIMÉNEZ MONER, REPUBLICANA, ASESINADA con 16 años por sicarios falangistas, por encabezar con una bandera roja el 1º de mayo de 1936 en Jaca. 2020-01-04.
- ↑ Fosa común 16 - Jaca. .
- ↑ Escultura Urbana Zaragoza. .
- ↑ El Barrio de San José mantiene viva la memoria de Desideria Giménez Moner, asesinada por el fascismo en 1936. 2018-05-02.
- ↑ Asín, Nuria. (2006-06-27). «Una joven que murió por su gran belleza» El Periódico de Aragón.
- ↑ Desideria Giménez Moner "La Cazoleta". Reparación y justicia. 2018-05-04.
- ↑ «Asociación Feminista Desideria Giménez» FemiAgenda 2016-06-01.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- C. Gómez, Esteban (2002). El eco de las descargas. Adiós a la esperanza republicana. ESCEGO. ISBN 9788460763529.
- C. Gómez, Esteban (1997). La insurrección de Jaca. Los hombres que trajeron la República. ESCEGO. ISBN 9788460557982.
- Téllez, Antonio (1996). La red de evasión del grupo Ponzán. Anarquistas en la guerra secreta contra el franquismo y el nazismo (1936-1944). La Lletra SCCL. ISBN 9788488455291.
- Vicién Mañé, Enrique (1998). La II República en Jaca, 1931-1936. una época diferente. Envima. ISBN 9788460583974.
- Buesa Conde, Domingo (2024). Desideria. Doce Robles. ISBN 9788460583974.