Desplazamendu-erregistro

Wikipedia, Entziklopedia askea

Desplazamendu-erregistroa edo dekalaje-erregistroa sarrerak eta irteerak kateaturik dituzten biegonkorretan (flip-flop) oinarritutako zirkuitu sekuentziala da. Datuak beste zirkuitu batean kargatzeko erabiltzen dira. Datuak biegonkor batetik beste batera igarotzen da zirkuituaren erlojuaren erritmoan.

Biegonkorrek bit bat gorde dezakete, beraz erregistroek hainbat biegonkorrez osaturik daudenez, hitz bitar bat gorde dezakete. Gordetako hitz bitarraren tamaina biegonkorren kopuruaren araberakoa da.

Hainbat desplazamendu-erregistro mota dago sarreraren eta irteeraren konfigurazioaren arabera:

  • Serie/Serie
  • Serie/Paralelo
  • Paralelo/Serie
  • Paralelo/Paralelo

Horrez gain, badira desplazamendu-erregistro bidirekzionalak.

Serieko sarrera - serieko irteera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun 1101 kodea kargatu nahi dugula 4 biteko desplazamendu-erregistro batean eta erregistroa 0000 egoera ezagunetik hasten dela kargatzen. Normalean erregistroek FIFO egitura dute, hau da, lehena sartzen dena, lehena ateratzen da. Orduan, datua taulak erakusten duen moduan kargatuko da.

Serieko irteerarekin digituak gainidazten dira ikus daitekeen moduan.

0 0 0 0 erregistroan zegoen hasierako kodea
1 0 0 0
1 1 0 0
0 1 1 0
1 0 1 1 kodearen lehenengo digitua ateratzen da
0 1 0 1 kodearen bigarren digitua ateratzen da
0 0 1 0 kodearen hirugarren digitua ateratzen da
0 0 0 1 kodearen laugarren digitua ateratzen da
0 0 0 0

Serieko sarrera - paraleloko irteera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 Biteko Serie-Paralelo desplazamendu erregistroa.

Datuaren digitoak biegonkor bakoitzaren irteeratik hartzen dira. Irudiko diagraman, Q4 irteera serieko irteera bezala erabili daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]