Edukira joan

Destilazio zatikatu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Destilazio zatikatu esaten zaio nahaste bateko osagaiak irakite-puntuaren arabera bereizteko prozedurari. Nahastea ontzi berezi batean berotuz, osagai lurrunkorrena lurruntzen da lehenik; ondoren, lurruna hoztuz berriz likidotzen da, eta hala bereizten da delako osagaia besteetatik[1]. Destilaizo zatikatua laborategietan zein industrian usatzen da.

Prozesua burutzeko destilazio-zutabeak usatzen dira.

Prosesuaren azalpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Destilazio zatikatua laborategian

Destilatu behar den konposatu-nahaste likidoa hondo biribileko matrazean jartzen da, burbuilen-kontrako pikor batzuekin batera, eta destilazioa-zutabea goiko aldean jartzen da. Nahasketa berotu eta irakin ahala, lurrunak zutabea igotzen du. Lurruna beirazko plataformetan kondentsatzen da (plater esaten zaie), zutabearen barruan, eta du beheko likidorantz isurtzen da; hala, errefluxua eginik. Platerik beroena zutabearen behealdean dago, eta platerik hotzena, berriz, goialdean. Egoera egonkorrean, plater bakoitzeko lurruna eta likidoa orekan daude. Zatirik lurrunkorrena bakarrik ailegatzen da gas-egoeran goiko alderaino. Zutabearen goiko aldeko lurruna kondentsadorera pasatzen da gero, eta han hoztu egiten da likido gisa kondentsatu arte.Prozesuak aurrera jarraitzen du, harik eta nahastearen osagai lurrunkorrak osorik irakin duen arte. Puntu hori ezagutu daiteke termometroak erakutsitako tenperatura-igoeragatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Destilazio zatikatu. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]