Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea Bilbon Deustuko Unibertsitateak dituen sei fakultateetako bat da, ingeniaritzan espezializatua dena. Deustuko kanpusean du egoitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea Deustuko Informatika Eskolaren (ESIDE) bilakaera da, 1970-71 ikasturtean jaio zena. 1976an Informatika Fakultate bihurtu eta 1979an onarpen ofiziala lortu zuen. 1996an beste ingeniaritzak ikasteko aukera eman zuen.

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Graduko ikasketak:
    • Informatikako Ingeniaritza gradua
    • Industria Teknologien Ingeniaritza gradua
    • Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritza gradua
    • Industria Antolaketako Ingeniaritza gradua
    • Diseinu Industrialeko Ingeniaritza gradua
    • Ingeniaritza Mekanikoko gradua
    • Informatikako Ingeniaritza gradua eta Enpresen Eraldaketa Digitala programa
    • Industria Elektronikako eta Automatikako eta Informatika Ingeniaritzako gradu bikoitza
    • Diseinu Industrialeko eta Ingeniaritza Mekanikoko gradu bikoitza
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Industria Teknologien Ingeniaritzako gradu bikoitza
  • Graduondoko hiru masterrak ere ematen ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]