Deuteromycota

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Deuteromycota
Aspergillus baten konidioforoak


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Fungi

Deuteromycota (grezieraz "bigarren onddo" esan nahi du) Fungi erreinuko filum formal bat izandakoa da. Egun terminoa modu informalean erabiltzen da modu asexualean ugaltzen diren Ascomycota eta Basidiomycota filumetako kideez hitz egitean.

Beste izen batzuk ere eman izan zaizkio talde honi, hala nola Deuteromycetes edo Fungi imperfecti. Orain onddo anamorfiko edo onddo mitosporiko ere deitzen zaie, baina izen hauek ez daukate esangura taxonomikorik.

Arazoak sailkapen taxonomikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deuteromycota taxona onartua ez dagoen arren, oraindik ere talde horretan sailkatuak izan diren onddo askorentzat ez da aurkitu lekurik sailkapen modernoetan. Izan ere, onddoak gehienetan ugalketa sexualean zehar ekoizten diren fruitu-gorputzen eta esporen ezaugarrien arabera sailkatzen dira, eta Deuteromycota taldeko onddoek espora asexualak soilik sortzen dituzte.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deuteromycota Aldatu lotura Wikidatan