Deva (jainkoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deva (erlijioa)» orritik birbideratua)
Hindu deva Angkor Wat tenpluko horma baten zizelkatua (Kanbodia)

Deva (devanagariz देव, devā) hitz sanskritoa da, "jainko" esan nahi duena eta naturaz gaindiko edozein izaki onbera izendatzen duena. Hindu mitologian, devak edozein jainko onbera da[1], Trimurtik antolatutako erresumen ordena mantentzeaz arduratzen dira eta, orokorrean, asura jainko gaiztoen ondo-ondoan jartzen dira. Batzuetan devata izena ere ematen zaie.

Budistentzat, devak zeru ezberdinetan bizi diren izakiak dira, non plazer ugariz gozatzen duten, euren aurreko ekintza onak saritzeko, oraindik karma-mailak gainditu ez dituztelako eta berpizte berrien mende daudelako.

Ondoren, mendebaldeko sinesmen esoterikoekin parekatu ziren.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deva hitza div aditz-errotik dator, "Distira, dirdira" esan nahi duena. Etimologikoki *deiwos aitzinindoeuroperatik dator, "Jainkoa, jainkozkoa" esan nahi duena, zehazkiago "egun-argikoak", latinezko deus eta avesterazko daeva hitzekin lotua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Encyclopedia of Hinduism par C.A. Jones et J.D. Ryan publié par Checkmark Books, page 127, ISBN 0816073368

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]