Dezebalo
| Dezebalo | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | I. mendea | ||
| Herrialdea | Dacia | ||
| Heriotza | Bălcești (en) | ||
| Heriotza modua | suizidioa: odolustea | ||
| Familia | |||
| Aita | Scorilo | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | subiranoa | ||
Dezebalo (errumanieraz: Decebal; antzinako grezieraz: Δεκέβαλος, Dekebalos) daziarren erregea izan zen K.o. 87 urtetik 106 urtera. Erromatar Inperioaren kontra gerran aritzeagatik ezaguna eta haiek garaitzeagatik.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berebistas erregea hil ostean, Dazia lau edo bost estatutan banatu zen.
Diurpaneusek Dazia erdigunea batu zuen Sarmizegetusa hiriaren inguruan (Hunedoara barrutia).[2]
85 urtean daziar armada birrantolatu zuen eta Mesia erromatar probintzia erasotzen hasi ziren. Mesia Danubio ibaiaren hegoaldera zegoen (gaur egun, gutxi gorabehera Bulgaria iparraldea eta Serbiako ipar-ekialdea) eta oso gotorturik zegoen.
87 urtean, Domizianok Kornelio Fusko bere prefekto erromatar eta goardia pretoriarraren buru zena bidali zuen lau edo bost legiorekin Dazia zigortu eta konkistatzeko (haien artean V Alavdæ). Erromatar legioak Tapaeko gudaldian garaituak izan ziren (gaur egungo Bucova hiritik gertu) eta Fusko gudan hil zen. Garaipen horren ostean aldatu zuen izena Diurpaneusek izena Dekebal izenagatik (Dezebalo): ‘Hamar (gizon) bezain indartsua’ esan nahi zuena eta, antza, daziar buruzagiak izendatzeko erabiltzen zena.
88an, Luzio Tetio Julianok beste armada erromatar bat eraman zuen daziarrei aurre egiteko Tapae inguruan eta Tapaeko bigarren gudaldian erromatarrek irabazi zuten. Garai berean germaniarrak altxatu ziren Rin ibaiaren arroan eta erreomatarrek Mesiatik tropak eraman behar izan zituzten; ondorioz, daziarrekin bakea erosi zuten eta hitzarmena egin 89an.

98an Trajano iritsi zen enperadore izatera eta hainbat kanpainaren bidez, Inperioa bere handienera eraman zuen, daziarran Tapaeko hirugarren gudaldian Dezebalo garaituz (101 urtean).

Erromatarrek babespeko errege papina jarri zuten, baina hiru urte geroago, Dezebalok berriro kanporatu zituen erromatarrak.
Erromatarrek berriro inguratu zuten Sarmizegetusa eta gudu luzearen ondoren erromatarrek Dazia konkistatzea lortu zuten. Erromatar soldaduek harrapatua izan ostean, bere buruaz beste egin zuen Dezebalok 106 urtean, Dion Casio (68,14,3) idazlearen arabera. Sarmizegetusa Regian zeramikazko ontzi bat aurkitu dute, errautsentzakoa, honako idazkunarekin: DECEBALUS PER SCORILO ("Dezebalo, Scorilosen semea"[3]).
Dezebaloren eskultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Daziarren buruzagiaren bustoak 40 metroko altuera dauka eta Danubio ibaiaren ertzeko haitzean dago egina Orşova hiritik gertu, Errumanian.
Iosif Constantin Drăgan historialari eta negozio gizonaren ideia izan zen. 12 eskultorek lan egin zuten 1994 eta 2004 bitartean, eta milioi bat dolar inguru kosta zitzaion.
Dezebaloren bustoaren azpian idazkun bat dago latinez: "DECEBALUS REX - DRAGAN FECIT" ("Dezebalo erregea – Drăganek egina").

Eskulturaren aurrez aurre, baina serbiar ertzean, plaka zahar bat dago "Tabula Traiana" deitua eta Daziaren gaineko erromatar 105 urteko garaipenen omenez jarria dagoena.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Roman Emperors - DIR Battle Descriptions» archive.wikiwix.com (kontsulta data: 2025-04-15).
- ↑ Kogălniceanu, Mihail (1837): Histoire de la Valachie, de la Moldavie et des Valaques transdanubiens.
- ↑ (Ingelesez) MacKendrick, Paul Lachlan. (2000-12-01). The Dacian Stones Speak. UNC Press Books ISBN 978-0-8078-4939-2. (kontsulta data: 2025-04-15).