Dezső Kosztolányi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dezső Kosztolányi

Bizitza
JaiotzaSubotica1885eko martxoaren 29a
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaBudapest1936ko azaroaren 3a (51 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaÁrpád Kosztolányi
Ezkontidea(k)Ilona Schlesinger (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
hungariera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, literatura-kritikaria, itzultzailea, kazetaria, saiakeragilea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Nyugat (en) Itzuli
Q16522442 Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaHungarian PEN Club (en) Itzuli
Framazoneria

IMDB: nm0467594 Discogs: 3563680 IMSLP: Category:Kosztolányi,_Dezső Find a Grave: 190240443 Edit the value on Wikidata

Dezső Kosztolányi (Szabadka, egungo Subotica, Serbia, 1885eko martxoaren 29a - Budapest, 1936ko azaroaren 3a) hungariar idazlea, kazetaria eta itzultzailea zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budapesteko Unibertsitatean ikasi zuen, eta hor ezagutu zituen Mihály Babits eta Gyula Juhász hungariar poetak. Budapesti Naplo egunkarian hasi zen lanean 1907an, eta urte berean eman zuen argitara bere lehen poema-bilduma. Nyugat literatura-aldizkaria, literatura hungariarra biziberritzeko eginkizuna zuena, 1908an fundatu zen, eta Kosztolányi aldizkari horretako kolaboratzaileetako bat izan zen.

Bigarren poema-bildumak, A szegény kisgyermek panaszai (1910, «Haur behartsu baten kexuak»), eman zion ospea. Harenak dira, halaber, Ogia eta ardoa (1920), Gizon goibelaren kexuak (1924) poema-bildumak; Gau sorginduak, Zoroak, Arima minduak kontakizunak; eta Nero, the Bloody Poet (1926, «Neron, poeta odoltsua»), Hegatxabala (1927) eta Anna Edes (1929) eleberriak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dezső Kosztolányi Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Hungaria
Artikulu hau Hungariako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.