Di indigetes
Di indigetes, Georg Wissowa filologo klasiko alemanaren terminologian, "jatorrizko", "bertako" jainkoak ziren. Beste mitologia batzuetatik adoptatu ez zituzten jainko-jainkosa, numen eta jeinu erromatar talde bat osatzen zuten, eta, hala, di novensides («jainko iritsi berriei») kontrara, jatorriz beste kultura edo herri batzuetakoak izanik, erromatarrek adoptatu zituzten jainko-jainkosak ziren. Erroman indigete izena jainko ugarik osatzen zuten kategoria bat izendatzeko erabili izan zuten. Haien funtzioa ekintza jakin bat betetzera mugatu ohi zen, eta normalean mitologiarik ez zuten. Bazter guztietan zeuden, eta indigete batzuek lagundu egiten zioten pertsonari jaiotzatik bertatik.[1]
Indiges terminoa («Indigena-jatorrizkoa») latin klasikoaren epiteto bat da, Sol (Sol Indiges) eguzki-jainkoari eta Lavinioko Jupiterri (geroago Eneasekin identifikatua) aplikatzen ziotena. Wissowak «indigena» esan nahi zuela interpretatu zuen, baina dedukzio hori ez dago aho batez onartuta, askorentzat, Indiges terminoaren benetako esanahia ezezagun da oraindik.
Teoria batek «barne-hiztun» esan nahi duela dio. Beste teoria baten arabera, berriz, «inbokatua» esan nahi duela adierazten du. Hau da:«nori zuzendua» eta indigitamenta hitzarekin erlazionatu daitekeela. "Indigitamenta" zen, pontifizeen elkargoak mantentzen zituen jainko-jainkosen zerrenda zen. Horren bidez, elkargoak ziurtatu nahi zuen otoitz publikoetan jainkozko izen zuzenak inbokatzen zirela. Oxford Classical Dictionary entziklopediak teoria hori onartzen du.[2] Hala ere, teoria onartua da, jatorrizko jainko-jainkosak zirela, ez kanpotik ekarritakoak, alegia .
Indigitamenta erromatar jainkoen omenez egindako ereserkiak ere badira, batez ere indigeteen omenez eginak. Di indigetes jainko-jainkosa txikiak ziren, funtzio oso zehatzak eta bereziak betetzen zituztenak eta erromatar erlijioaren pentsamendu magikoa islatzen zutenak. Jainko indigeteen oroitzapena batez ere Elizareko Gurasoen idazlanei esker gorde da, eta haien aburuz, jainko multzo handia zen. Gizaki baten bizitzaren hasieratik bukaeraraino jarduten zuten: lehenengoak, Vitunnok, bizia ematen zion haurrari jaio zedin, eta azkenak, Viduusek, arima gorputzetik bereizten zuen hiltzen zenean. Erromaren aro klasikoan (Errepublika amaiera eta pintzealdiaren hasiera), pontifizeen pentsamenduan eta Varron bezalako historialarien letretan baino ez zuten iraun, eta historialari klasizista horiek izan ziren, hain zuzen, kristau autoreen iturri.
Wilhelm Heinrich Roscher (1845-4923) indigitamenta zerrenda moderno estandarra bildu zuen.[3] Roscherrek, ez zuen uste Robigus eta Maya (Maia) indigitamenta taldekoa zirenik. Maia «itxuraz apaizek eta jakintsuek bakarrik ezagutzen duten jainkosa» da,[4] Makrobiorentzat, Bona Dea jainkosaren bertsio "indigeta".[5] Beste aipamen batzuk zalantzazkoak dira: Orco eta Vejove jatorri ezezagunekoak dira, baina, segur aski, indigeteak. Merkurio berantiarra da, baina etimologikoki indigeteetako bat da. Jarraian, Roscherrek bildutako indigitamentas zerrendetako jainkoak aipatuko dira.
Numen ez hiritarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landa-inguruneko numenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Indigitamenta zerrendetan Arnobiok landa eremuko hainbat jainkosa garrantzitsu deskribatzen ditu. Eztiaren Melona,[6] ganaduaren Bubona[7] eta soroen Rusina.[8] Melonak (Mellona, Mellonia, Melonia) ezti hornidura sustatzen zuen (mel, mellis). Erleekiko erlazioan deskribatzen du Arnobiok, eztiaren gozotasuna zaindu eta babesten baitzuen.[9][10] Nemestrino (Nemestrinus)[9] zuhaitzen jainkoa da (nemora, singular nemus). Empanda edo Panda (edo Cela) ‘landatarraren jainkosa’ da, asiloa (Junon) edo jatekoa (Zeres) ematen duena.[11] Puta inausketaren jainkosa zen.[9] Espiniense (Spiniensis) arantzen jainkoa zen.[12] Verminok (Verminus) ganadua gaixotasunetatik babesten zuen.[13] Valoniak (Vallonia, Vallona) haranak zaintzen zituen,[14] Igokundeak (Ascensus) lur inklinatuak eta mendi-mazelak (scando, scandere, scansus, «eskalatu, igo» aditzetik)[15], Colatinak (Collatina)[16] muinoak (collis) eta Montinok (Montinus) mendiak.[17]
Zeresen laguntzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeresi laguntza eskatzen zitzaion zuten hamabi numen laguntzaile txikiago espezializaturekin batera, alearen zikloaren etapa bakoitzean laguntza eta babesa ziurtatzeko. Hauek ziren: Vervactor (‘goldatzen duena’), Reparātor (‘lurra prestatzen duena’), Imporcitor (‘ildo zabal eginez goldatzen duena’), Insitor (‘haziak landatzen dituena’), Obarātor, Occātor (‘lurra lantzen duena’), Serritor (‘zulatzen duena’), Subruncinator (‘elea jorratzen duena’), Mĕssor (‘uzta biltzen duena’), Convector (‘uzta eramaten duena’), Conditor (‘gordetzen duena’) y Promitor (‘banatzen duena’)[18]
Emankortasunaren eta uztaren numenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rusori, Altorrekin batera hel egiten zitzaion, Telus eta Telumori sakrifizioa egiten zitzaienean (Rusor izena rursus-etik dator, «berriz», nekazaritzaren izaera ziklikoagatik). Hostilinak alea uniformeki hazarazten du. Lacturnok (Lactans edo Lacturnos) “esnea” igoarazten du eratzen ari den buruxkan. Volutinak «bilgarriak» (involumenta, hostoak) sortarazten ditu. Nodutok (Nodutus, Nodutis) noduluari (nodus, «korapiloa») eragiten dio. Patelenak (Patellana, Patella, Patela) irekitzen du (ostikoka, patere) alea. Runcina da jorraria edo segalaria da.[19][9]

Hiru jainkosari hel egiten zieten landatzen zenean. Segetia (edo Segesta), Semonia eta Seia (Seia, Setia). Segetiak zurtoinak eta galburuak egiten ditu.[7] Semonia ereintzaren jainkosa babeslea da[20] eta Seiak landatutako gari-haziak babesten ditu. Fructesea, fructus ( «ekoiztu, fruitua») hitzetik eratorritako izena da. Sator zen ‘jainko ereilea’ zen. Mesia (Messia), segalaria, Tutelina-rekin lotuta (Messia, Mĕssor izenaren aldaera femeninoa). Noduterense (Noduterense/Noduterensis edo Terense/Terensis) eultzi egitean deitzen zen jainkoa. Tutelinak (Tutulina, Tutilina) bildutako pikorrak zaintzen ditu. Sterculino edo Stercuciok (Sterquilinus, Sterces, Stercutus, Sterculus, Sterculinus) soroak ongarritzen ditu (latinezko stercus, simaurra da).[21][22] [23] [24] [25] [26] [27] [28] [29] [30]
Haurren eta jaiotzen numenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jainko askok haurraren kontzepzioa, haurdunaldia, erditzea eta garapena zaintzen zituzten. Sorano Efesokoak (K.o. II. mendea) sineskeriak ez izateko aholkatzen zien emaginei. kantuan hartu behar da, Antzinatean, erditzea oso arriskutsua zela eta ama edo ama eta haurra askotan hiltzen zirela. Giza hazkundearen zikloarekin zerikusia duten jainko-jainkosen zerrenda luzeenak Elizaren Gurasoek eman zituzten, batez ere Agustin Hiponakoak eta Tertulianok. Idazle patristikoen helburua erlijio erromatar tradizionalaren izen ona zikintzea zen; hala ere, erabilgarriak dira, beste iturrietan ez dagoen informazioa ematen baitute.
Haurra jaio aurretik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoria honetako numen nagusiek patua gobernatzen dute eta bizitzaren sorrera bultzatzen dute. Lehena, Vitumno (Vitumnus, Vitunno), "bizi-sortzailea" da. Nona eta Decima (Hamargarrena esan nahi duena) haurdunaldiaren eta bizitzaren Parkak dira. Consevio (Consevius, Deus Consevius, Consivius), kontzepzioaren jainkoa da (hedakuntza eta intseminazioa, con-serere, "erein" esan nahi duena eta Jano jainko handiaren titulua ere badena). Jana (edo Iana) Janoren paredroa da, eta "hasieren" jainkosa.
Zerrenda, Haien atzetik aipatzen dira bizitza berri bat sortzeko senar-emazte berrien bikoteak gidatzen dituzten numenak. Jugatino (Jugatinus) ezkondutako bikoteeen jainkoa da (iugare, "batu, uztarri, ezkondu" esan nahi du). Manturna bikotea elkartuta mantentzen duen jainkosa da (maneo, manere aditzetik, iraun, mantendu esan nahi duena). Viriplaka bitartekari zen ezkontza gatazkatsuetan, eta adiskidetzea bultzatzen zuen. Cinxiak emaztegaiak zeramaten gerrikoarekin (cingulum) lotuta zegoen.[31] Agustinek Virginiensis deitzen dio jainkosa horri (virgo, «birjina» da), gerrikoa askatzea birjintasunaren galera sinbolikoa dela adieraziz. Unxiak ezkontideen etxe berriko atarian zegoen atartea edo ateko zutoina gantzez igurtziko zuen emazte ezkonberria etxean sartu aurretik.[32]
Garrantzitsuak dira sexu-egintzaren numenak. Perfica (osatzea esan nahi duena) eteten ez den koitoan dago.[33] Agenoriak erreakzionatzeko ahalmena ematen zien estimuluei; santutegi bat zuen Aventinoko muinoan.[34] Estimula (Stimula), Semelerekin identifikatuta, gizakia (edo gizonaren) sexu-egintzaren gehiegikeriara bultzatzen duten estimuluekin lotuta zegoen. Prema, "primo, primere" aditzetik eratorria eta "presionatu" esan nahi duena, eztei gauean emaztegaia sexualki otzanarazten zuen. Agustinek Dea Mater esaten dio, Ama jainkosa. Subigo (Subigus) eztei-gaueko jainkoa da, emaztegaia bere senarraren aurrean amore ematera behartzen duena (subigo, subigere, sexualki "menperatu"). Mutuno Tutuno (edo Mutino Titino, Tutinus, Mutunus Tutunus edo Mutinus Titinus) eta Pertundak sarketa sexuala ahalbidetzen dute. Mutunusen gurtza fascinum sakratuari lotuta zegoen. Pertunda-ri, pertundere aditzetik eratorria, «sartu», deitzen zioten bikote ezkonberriek lehen sexu-harremanaren aurretik laguntza eske eta birjintasunaren galeraren buru zen.[35]
Menak edo Dea Menak Junorekin hilekoaren jarioa ziurtatzen zuen, garatzen ari den haurra elikatzeko birbideratzen dena. Fluonia edo Fluvionia, "fluo, fluere" aditzetik, "jariatu", bikote ezkonberriek hilekoaren fluxua geldiarazteko eta horrela sorkuntza ahalbidetzeko deitzen zuten numena zen. Alemonak enbrioia elikatzen du edo, oro har, umetokian haztea bermatzen du. Vitumnorekin erlazionatuta daude Sentinok (Sentinusek) eta Sentiak sentsuak, mundu fisikoa hautemateko botereak (sensus), ematen dituzte. Agustinek sensificator deitzen die, «sentiberatasunaren sortzaile».[36]
Umea jaio eta gero
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Partulak erditzea gainbegiratzen du (partus=erditze).[37] Bi ahizpa, Antevorta (Porrima edo Prorsa), etorkizuna ikusten duena, eta Postuerta (Postvorta), iragana ikusten duena; haurra ipurdi-aurrean etor dadila saihesten dute.[38][39] Lucinak (batzuetan Juno, eta batzuetan Diana) haurra argitara eramaten du (lux, lucis = argia).[34] Vatikanoak (Vaticanus, Vagitanus, Vagitano) jaioberriaren ahoa irekitzen du estreinakoz negar egin dezan.[34] Levanak haurra altxatzen du. Haurra zeremoniatsu uzten zuten lurrean, lurrarekin kontaktu sinboliko izan zezan.[34] Kandeliferoa, «kandela daramana» jainkosak, kandela bat pizten zuen bere jauregian haurra jaiotzen zenean, eta, antza, gauean gertatzen ziren erditzeetan laguntzan zuen.[40]
Deverra (deverro aditzetik, «erratza pasa») emaginak eta erditzeko zeudenak babesten zituzten hiru jainkoetako bat zen,[41] beste biak Pilumno (Pilumnus) edo Picumno (Picumnus) eta Intercidona ziren. Pilumnok haurrak ongi hazi eta osasuntsu mantentzen zirela ziurtatzen zuen.[42] Picumnok indarra eta oparotasuna ematen zituen.[43] Intercidonak ama eta seme jaio berria babesten zituen Silvano jainkoaren irain edo tratu txarrengandik. Aizkora (izpiritu gaiztoak mozteko) batek sinbolizatzen du.[44] Badirudi oso antzinako jainkosa italikoa izan zela, gero erromatarrek adoptatua. Aipatutakoaz gain, umea jaiotzean haurra amarengandik bereizten zuena zen, zilbor-hestea moztuz, eta baita sehaskara hurbil zitezkeen eragin gaiztoetatik haurra babesten zuena ere. Horrek berak iradokitzen du kultua oso antzinakoa zela, konnotazio magiko, xamaniko eta sineskeriazkoak zituenak.[45] Ruminak edo Rumak edoskitzea sustatzen du. Jainkosa horrek esne libazioak jasotzen zituen, erromatarren artean oso ohikoa ez zena. Nundina dies lustricus[46] delakoaren eta haurren izenaren buru da.[47]
Statina (edo Statilina) eta bere senar Statinus (edo Statanus edo Statilinus) une berezi bateko jainko buruak dira: haurra lehen aldiz zutik jartzeko egiten duen saiakerarena.[48] Potina (baita Potica edo Potua) jainkosak edaten ematen dio eta potio izenetik (‘edan ekintza’) dator.[34] Educa (baita Edusa, Edula, Edulia, Edesia ere) aukera ematen dio janaria hartzeko (edo, edere, esus aditzetik = ‘jan’). Osipago jainkosak hezur sendoak ematen dizkio. Osipago, seguruenik, Junoren epitetoa zen ere eta ossa ("hezurrak") eta pango, pangere aditza ("txertatu, finkatu, ezarri") elkartzean sortuko zen izena.[49] Cunina jaikosak sehaska babesten du eta magia gaiztoa urrundu.[50][34] Sehaskatik oherako trantsizioan laguntzen dio Kubak haurrari. Pavenciak (Paventia edo Paventina ere) haurraren beldurra (pavor=izua) aldentzen du. "Lehen nahiez" arduratzen da Peta. Abeona, bere lehen urratsak familiaren etxetik urrun gidatzen ditu, eta Adeona, bere etxera itzultzen duena. Interducak eta Domiducak etxetik ateratzean eta itzultzean laguntzen diote. Caciori (Pater Catius, ‘aita Cacio’) eskatzen zaio haurren garapen intelektuala areagotu dezala. Fabulinus-ek haurraren lehen hitzak eragiten ditu; Tertulianok Farinus deitzen dio.[51] Locuciok (Locuius) esaldiak osatzeko aukera ematen dio. Volumna eta Volumno (Volumnus) umeari ongia egiteko borondatea ematen diote.[52] Numeriak kontatzeko gaitasuna ematen dio haurrari.[53]
Indigitamenta zerrendetako numen gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Acta Arvalia liburuetan (Arval apaizen protokoloen dokumentu idatziak) lau jainkosa funtzionalen izenak gorde dira, "Piaculum" baterako inbokatu egin behar zirenak. Piacullum bat, zuhaitz bat suntsitu aurretik egin behar zen errituala zen, jainkosen laguntza jasotzeko. Jainkosa horiek latinezko aditzen gerundio foramk dituzte, hala nola: Adolenda, zuhaitza erretzeari erreferentzia egiten dio, izana ere, adnodelo aditzak erre esa nahi baitu; Commolenda edo Conmolanda, egurra ezpal bihurtzen duen denean inbokatzen zutena, Deferunda eta Coinquenda, zuhaitza botatzen zutenean inbokatzen zutena. W.H. Roscherrek indigitamenta zerrendako jainko-jainkosa ttipien artean sartzen zituen.[54]
Etxeko jainko txikien artean, Laterano (Lateranus) etxeko sutondoaren (foci) jainko babeslea eta adreiluzko labeen jeinua da (later=adreilu). //Hirigunean, hiru jainkok babesten zuten etxeen sarrera: Forculusek ateetako orriak (fores) zaintzen zituen, Cardea de los gontzak (cardo, cardinis) eta Limentinok atalasea (liminis, lumen). Lima ere atalaseko jainkosa da. Beste jainko indigete batzuek ere badute zerikusia lekuekin, Janok, adibidez, ateekin edo Clivicolak (Cliuicola) maldan behera dauden kaleekin (clivus, aldapa edo kale esan nahi du). Domiducok (Domiducus edo Domizio, Domitio) eta Domiduca, bere ezkontideak, ezkonberrien etxea (domus, insula, casa, villa...) zaintzen dute. Limi (edo Limones pluralean) Erromako clivi-en (aldapak, kaleak) izpiritu zaindariak (curatores) dira.
Dirua irabazarazten zuten jainkoen artean Eskulano (Aescolanus) kobrezko txanponen jainkoa (aes) da, eta Argentinoren (Argentinus) aita, zilarrezko txanponen jainkoa. Multzo horretatik kanpo Aferenda (Afferenda) dugu, ezkonsariaren eskaintzaren ardura zuena, eta Arculo (Arculus), arcae-en (kutxak) jainko babeslea.
Infernuko jainkoen artean Libitina (Libentina edo Lubentina), hileta eta ehorzketen jainkosa da (ehorzleak libitinarii izenaz ezagutzen ziren) sartzen dira. Hiru parken artean, Morta heriotzaren buru da. Nenia da hileta erostaren (hileta negarraren) jainkosa da. Vidio (Vidius, Viduus) hiltzean arima gorputzetik bereizten zuen jainko txikia da. Kapera bat zeukan hiriaren kanpoaldean.
Agonio (Agonius) borroketan laguntzen zuen (soldaduen babesle bezala agian).[55] Mola, Marteren boterearen gurtzari lotua zegoen.[56] Aio Lokuio (Aius Locuius) Erroma hiria galiarren inbasioaz ohartarazi zuen ahots jainkotiar eta nahiko ezezaguna izan zen.[57] Aventino (Aventinus) Lazioko aborigenen errege mitikoa eta Aventino muinoaren eponimoa izan zen.[58] Caeculus Praeneste hiria sortu zuen eta Caecilia gens boteretsuaren eponimoa izan zen.[59] Fesona (Fessona, Fessonia), nekea arintzen zuen jainkosa zen.[60] Odoria usainen jainkosa, ur gezako korronteekin lotua. Peloniak (Pellonia) jendea etsaiengandik babesten omen zuen, haiek uxatuz.[61] Polenkia (Pollencia), botere, indar eta garaipenaren jainkosa belikoa zen.[62] Prestana (Praestana, Praestitia, Presticia) bikaintasunaren jainkosa belikoa zen.[63] Redikulo (Rediculus edo Tutanus, Tutano), ziur asko, jainko babeslea, Porta Capenan tenplu bat zuena.[64] Stata Mater suteetatik babesten zuen jainkosa konpital[65] bat zen.[66] Strenua edo Strenia urte berria purifikatzen zuen eta ongizateaz betetzen zuena. Venilia haizeari eta itsasoari lotuta dago. Vica Pota Victoria jainkosak ordezkatu zuen.[67] Atsegina, gozamena zen Volupia. Victa janariaren eta nutrizioaren jainkosa zen.[68] Septimontius (Zazpi mendi esan nahi duena) Erromako zazpi muinoei lotuta zegoen.[69]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ August Pauly eta Georg Wissowa, arg. (1894-1980) Paulys Realencyclopädie der classischen Altertumswissenschaft: neue Bearbeitung, Stuttgart: J. B. Metzler. on-line ikusi ere bai: Latte, Kurt (1960) Roemische Religionsgeschichte, Munich, 44-45. or.
- ↑ Scheid, John (2015eko abenduaren 22a). “indigetes ”. Oxford University Press. ISBN 978-0-19-938113-5. doi:10.1093/acrefore/9780199381135.013.3278. Sartze-data_ 2023ko apirilaren 3a.
- ↑ W.H. Roscher: Ausführliches Lexikon der griechischen und römischen Mythologie (Leipzig: Teubner, 1890–94), 2. lib., 1. zatia, 187–233. or.
- ↑ Makrobio, Saturnalia, 1.12.
- ↑ W. Warde Fowler, The Roman Festivals of the Period of the Republic, Macmillan. 99. or.
- ↑ Agustin Hiponakoa, De civitate Dei 4.34; Arnobio, Adversus Nationes, IV. 7
- 1 2 Agustin Hiponakoa, De civitate Dei, 4.24, Bubona, Belona, Cunina, Segetia eta Pomona aipatzen ditu.
- ↑ Agustin Hiponakoa, De civitate Dei, 4.8.
- 1 2 3 4 Arnobio: Adversus nationes IV 7-8
- ↑ Agustin Hiponako, De civitate Dei 4.24, que cita también a Belona, Cunina, Segetia y Pomona.
- ↑ Festus, s.v. «Empanda», 67 or. argitalpen honetan: Teubner 1997, Lindsay.
- ↑ Agustin Hiponakoa: Jainkoaren hiria, IV, 21
- ↑ Corpus Inscriptionum Latinarum i 804; vi 3057. Verminus significa gusano en latín.
- ↑ Agustin Hiponakoa, Jainkoaren hiria (De civitate Dei contra paganos), iv, 8.
- ↑ Tertuliano, Ad nationes 2.15; compárese con Escanso (Scansus), el dios llamado ab ascensibus, por su relación con las pendientes.
- ↑ Agustin Hiponakoak aipatua, De civitate Dei 4.8.
- ↑ Arnobio 4.9. Alderatu honekin: Montinus, Septimontio (Septimontius) edo Ourea
- ↑ Servio: Virgilioren Georgikak testuari buruz, I, 21.
- ↑ Varron, Agustin Hiponakoak aipatua, De Civitate Dei 7.23; Roscher, Ausführliches Lexikon, 219. or.
- ↑ Plinio Zaharra, Naturalis Historia, XVII, 2.2; Macrobio, Saturnales, I. 16; Agustin Hiponakoa, De civitate Dei, IV. 8
- ↑ Izen hori hemen bakarrik agertzen da: Agustin Hiponakoaren, De civitate Dei 4.8, Antzianko latinezko aditz batetik eratorritako izena da: hostire=berdindu
- ↑ (Lactans bezala): Soilik Serviok aipatzen du hemen: Georgikei buruz, 1.315, hor Varron aipatzen du: «sane Varro in libris divinarum dicit deum esse Lactantem, qui se infundit segetibus et eas facit lactescere».
- ↑ Hemen bakarrik agertzen da: Agsutin hiponakoa, De civitate Dei, IV. 8.
- ↑ Arnobio, IV, 7; Agustin Hiponakoa, IV, 8.
- ↑ Plinio Zaharra: Naturalis Historia, XVII, 2.2; Makrobio, Saturnales, I. 16; Agustin Hiponakoa, De civitate Dei, IV. 8
- ↑ Plinio Zaharra: Naturalis Historia, XXXVI, 46.
- ↑ Augustin Hiponakoa, De Civitate Dei, 4.21.
- ↑ Servio, Georgikei buruz, 1.21: «a satione Sator» ("Erein" jarduratik datorkio izena).
- ↑ Tertuliano, De spectaculis, 8. Mesia, Secia eta Tutelinak, zirkuan hiru harbil eta aldare bana zeuden jainko-jainkosa horien parean.
- ↑ Agustin Hiponakoa, De civitate Dei, XVIII, 15; Lactancio, I, 20; Makrobio, Saturnales I, 7; Plinio Zaharra, Naturalis Historia XVII, 9; Servio, Virgilioren Eneidari buruz, IX, 4; X, 76.
- ↑ Ezkontzaren bezperan, emaztegaiak haurtzaroko jostailuak bildu eta jainko bati (Venusi, Penateei, Fortuna Virginalisi, edo besteri) sagaratzen zizkion. Haurtzaroko soinekoak ere gordetzen zituen eta oinetaraino iristen zitzaion tunika zuri bat janzten zuen (tunika zuzena edo regelilla) morez apaindua, eta gerriko batekin lotua. Gerriko horren muturrak nodus Herculeus (Herculesen korapiloak) izeneko korapilo berezi batekin lotutzen zuen. Manuel Antonio Marcos Casquero (2006) “Peculiaridades nupciales romanas y su proyección medieval”, Minerva. Revista de Filologia Clásica, 19. 247-283 or.
- ↑ Arnobio, Adversus Nationes, III, 25; VII, 21; Marciano Capela, II, 149.
- ↑ Arnobio, Adversus Nationes, IV, 7.
- 1 2 3 4 5 6 Varron, De lingua Latina, V. 164
- ↑ Arnobio, Adversus Nationes IV, 7; Agustin hiponakoa, De civitae Dei,VI, 9; Tertuliano, Ad Nationes II, 11.
- ↑ Agustin Hiponakoa, De Civitate Dei, 7.3.1
- ↑ Tertuliano, De Anima, 37.
- ↑ Aulo Gelio, Atikako gauak, XVI. 16
- ↑ Makrobio, I, 7; Ovidio, Fastos I, 633; Servio, Virgilioren Eneidari buruz, VIII, 339.
- ↑ Tertuliano, Ad Nationes, II, 11.
- ↑ Augustin Hiponakoa, De civitate Dei, VI, 9
- ↑ Michael Jordan, Encyclopedia of Gods, Kyle Cathie Limited, 2002
- ↑ Agustin Hiponakoa: La ciudad de Dios, VI, 9; XVIII. 15.
- ↑ Varron, ap. Agustin Hiponakoa, De civitate Dei, vi, 9.
- ↑ “Culto di Intercdona”, Romano imperio
- ↑ Haurra purifikatu egiten zen eta izena ematen zitzaion eguna da.
- ↑ Makrobio, Saturnales, I, 16, 36
- ↑ Tertuliano, De Anima, 39.
- ↑ Arnobio, Adversus Nationes 4.7–8: Ossipago quae durat et solidat infantibus parvis ossa. Idazteko beste modu batzuk : Ossipago, Ossipagina, Ossilago, Opigena, Ossipanga, Ossipango y Ossipaga.
- ↑ Agustin Hiponakoa, De civitate Dei 4.24, nombra a Bubona, Belona, Cunina, Segetia y Pomona.
- ↑ Tertuliano, Ad Nationes, II, 11.7.
- ↑ Agustin Hiponakoa, De civitate Dei , IV, 21.
- ↑ Agustin Hiponakoa, De civitate Dei, IV, 11
- ↑ W.H. Roscher: Ausführliches Lexikon der griechischen und römischen Mythologie (Leipzig: Teubner, 1890–94), 2. lib., 1. zatia, 188, 195, 197. or.
- ↑ William Warde Fowler aditu klasikoak uste zuen Agonio aita santuen asmakizun hutsa izango zela.
- ↑ Aulo Gelio, Atikako gauak, XIII. 22
- ↑ Zizeron, De divinatione, I, 45; II, 32.
- ↑ Servio, Eneidari buruz, VII, 657.
- ↑ Servio, Virgilioren Eneidari buruz, VII, 678; Solino, II, 9.
- ↑ Agustin Hiponakoa, De civitate Dei, 4.23.
- ↑ Agustin Hiponakoa, De civitate Dei, IV. 21; Arnobio, Adversus Nationes, IV. 4
- ↑ Tito Livio: Erromako Historia, XXXIX, 7.8.
- ↑ Arnobio, IV, 128; Tertuliano, Ante-Nicene Paters, VI, 3.
- ↑ Festo, 282 (Muller-en edizioan)
- ↑ Jainko eta lare publikoka, bidegurutzeak, kale-gurutzeak eta auzoak zaintzen zituztenak. Kaleetan izanten zituzten aldaretxoak.
- ↑ Festo, 416 (Lindsay-en argitalpena). W.H. Roscher, Ausführliches Lexikon der griechischen und römischen Mythologie (Leipzig: Teubner, 1890-94), 2. lib., 1. zatia, 223. or.
- ↑ Zizeron, De legibus, 2.28.
- ↑ Arnobio, Adversus Nationes, III, 25
- ↑ Varron, De lingua latina, 6.24