Diabolo
- Artikulu hau jostailuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Diabolo (argipena)».
| Diabolo | |
|---|---|
| zirkua eta jokoa | |
Diaboloa jostailu edo eskujoko bat da, ardatz baten inguruan bi kopa edo kalota batzen dira, hareazko erloju baten forman gutxi-gorabehera, eta ardatzetik soka bat pasatzen da bi makilari muturretatik lotuta.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yo-yoak bezala (jatorri independentea duen tresna), momentu angeluarraren kontserbazioan oinarritutako efektu birakari baten bidez, sokari eraginda biraketa mugimendua mantendu egiten da diaboloan.
Diaboloarekin trikimailu eta ariketa ugari egin daitezke, makilekin, sokarekin eta erabiltzailearen gorputzeko hainbat atalekin mugimenduak eginez, eta baota diabolo bat baino gehiago soka bakarrean jarrita.[1][2]
Diaboloak material ezberdinez eginda daude eta tamaina eta pisu ezberdinetan datoz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diaboloa garai kolonialean europarrek aurkitutako yo-yo txinatarretik eratorria da. Mendebaldeko herrialdeetan diabolo bati buruz ezagutzen den lehen aipamena misiolari batek egin zuen, Aita Amiotek, Pekinen, 1792an, Lord Macartneyren enbaxadoretza britainiarrea ezagutu zuelarik; ondoren, adibideak ekarri ziren Europara. Jostailuaren ospea aldakorra izan zen XIX. mendean.
"Diabolo" izena Gustave Philippart ingeniari belgikarrak sortu zuen, XX mendearen hasieran diabolo modernoa patentatu zuenean. Philipparten 1905eko patentean, Diable, "Deabrua" frantsesezko izen alternatiboa ere eman zion. 20. mendearen hasieran "loriot" terminoa ere erabili zen Ingalaterran, baita "rocket -ball" ere.[3][4] Philippartek diaboloa bere asmakizuna zela esan zuen. Egia esan, Napoleonen garaiko jostailu bat hobetu zuen, zeinak Txinan lehenago sortutakoak zituena oinarrian.
Charles Parkerrek 1906an diabolo terminoaren AEBetako lizentzia eskuratu zuen, eta jostailuaren lehen uneko fama azkarrak 1910era arte iraun zuen, baina kalitate eskasagoko modeloen agerpenak fama kendu zion jostailuari, eta Parker Brothers katalogotik kendu ere egin zuten.[5]
20. mendeko Euskal Herriko haurren artean jostailu ezaguna izan zen. [6] [7]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1812ko ilustrazioa.
- Diaboloa, bere soka eta makilekin.
- Hiru diabolo soka bakarrean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Diabolo» artikulutik itzulia izan da, 2025-06-14 data duen 1295483314 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-06-14 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «Diabolo - Define Diabolo at Dictionary.com» Dictionary.com.
- ↑ Holland, Charlie (1996). Juggling, p.56. Grange Books. ISBN 9781856278898.
- ↑ Strong, Todd (1990). The Devil Stick Book, p.100 and 103. B. Dube. ISBN 9780917643071.
- ↑ Diabolo Patent. .
- ↑ Orbanes, Philip (2004). The Game Makers: The Story of Parker Brothers from Tiddledy Winks to Trivial Pursuit, p.47-8. Harvard Business. ISBN 9781591392699.
- ↑ «Umetako jolasak: kukuka, sokasaltoa eta diaboloa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2025-09-08).
- ↑ «Umetako jolasak: diaboloa, yo-yoa... - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2025-09-08).