Diadectomorpha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Diadectomorpha
Karbonifero berantiar-Wuchiapingiar[1]
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Diadectes phaseolinus.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaReptilia
Ordena Diadectomorpha
Watson, 1917

Diadectomorpha Euramerikan Karboniferotik Permiarrera arte eta Asian Wuchiapingiarrera arte bizi izan ziren narrasti itxurako anfibio taldea izan zen, Amniotaren arbasotik gertukoak. Bi metroko luzera zuten haragijale eta oraindik handiagoak (3 metro) ziren belarjaleak zeuden talde honetan, batzuk erdi-urtarrak eta beste batzuk guztiz lehortarrak. Ematen duenez Mississippiar garaian eboluzionatu zuten, baina ez ziren ohikoak bilakatu Pennsylvaniar garaira arte, Karboniferoko oihanen kolapsoa eman zenean.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diadectomorphak anfibio eta narrastien ezaugarriak ditu. Hasiera batean Cotylosauria ordenean sartu ziren, eta narrasti guztietatik arbasorik zaharren gisa hartu ziren. Azken aldian, hala ere, anfibio-graduko tetrapodo gisa sailkatu dira, Amniota errealetatik gertu. Beste anfibio reptiliomorfoekin alderatuta, Diadectomorphen hortzek ez dute dentina eta esmaltearen barne tolesik, beste tetrapodo ez-amniotetan Labyrinthodontia gisa sailkatzen direnak bezala[2].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diadectomorpha ordena gisa sailkatu ohi da, taxonomiako sailkapen formala erabiltzen denean. Hiru familiatan banatzen da, euren txoko ekologikoaren arabera, baina hiru talde hauen harreman filogenetikoa ezbaian dago[3]:

  • Diadectidae, familiarik ezagunena, belarjale ertain eta handiekin.
  • Limnoscelidae, haragijale eta arrainjale handiekin. Bere generorik handiena Limnoscelis da, 1,5 metro artekoak.
  • Tseajaiidae espezimen bakarra ezagutzen den familia da, Ipar Amerikakoa. Tamaina ertainekoak ziren, anfibio reptiliomorfo orokorrak. Metro bateko tamaina zuen ezagutzen den fosil bakarrak.

Erreferentzia zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Liu, Jun; Bever, G. S. (2015-05-01) «The last diadectomorph sheds light on Late Palaeozoic tetrapod biogeography» Biology Letters (5): 20150100 doi:10.1098/rsbl.2015.0100 ISSN 1744-9561 PMID 25948572 . Noiz kontsultatua: 2017-11-26 .
  2.   Müller, Johannes; Reisz, Robert R. (2005-09-30) [0561:AECRAE2.0.CO;2 «An early captorhinid reptile (Amniota, Eureptilia) from the Upper Carboniferous of Hamilton, Kansas»] Journal of Vertebrate Paleontology (3): 561–568 doi:10.1671/0272-4634(2005)025[0561:AECRAE]2.0.CO;2 ISSN 0272-4634 . Noiz kontsultatua: 2017-11-26 .
  3. (Ingelesez)  Richard, Kissel (2010-04-21) Morphology, Phylogeny, and Evolution of Diadectidae (Cotylosauria: Diadectomorpha) . Noiz kontsultatua: 2017-11-26 .