Diafragma

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Diafragma
Diaphragm - 2.png
Xehetasunak
Insertzioa Saihets ertza
Saihets-hezurra
Xifoide apofisia
Gerri-ornoa
Orno torazikoa
Hona
drenatzen du
Goiko zain frenikoa
Arteria Arteria perikardiofreniko
Zaina Goiko zain frenikoa
Nerbioa Nerbio freniko
Giharraren akzioa Mugimendu inspiratzailea
Identifikadoreak
Latinez Diaphragma
MeSH A02.633.567.900.300
TA A04.4.02.001
FMA 13295
Terminologia anatomikoa

Diafragma (grekeraz διάφραγμα diáphragma "banaketa") torax kabitatea eta abdomenaren barrunbea banatzen duen gihar eskeletiko zabala da, arnasketan funtsezko papera jokatzen duena.

Orohar, diafragma terminoak anatomikoki egitura lauei erreferentzia egiten badie ere (diafragma urogenitala edo diafragma pelbikoa esaterako), diafragma giharraren inguruan aritzean orokorrean diafragma torazikoari egiten zaio erreferentzia.

Horretaz gain, beste egitura anatomiko batzuetan bereizketak egingo ditu: aorta arteria (toraxeko aorta eta abdomeneko aorta), eta kaba zaina (goiko kaba eta beheko kaba).

Egitura anatomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kupula itxuradun muskulua da, eta kupula horrek goranzko norabidea hartzen du bere zati gorena toraxera orientatuta dagoela. Toraxaren eta sabelaldearen arteko mugatzat dihardu. Diafragmaren erdian ehun konektibozko depresio bat egongo da, gune horri zentro frenikoa deritzo eta bertan apoiatuko da bihotza torax aldean.

Gihar asimetrikoa kontsideratzen da bere intserzioak ezberdinak direlako ezker eta eskuin aldean. Diafragmaren eskuineko kupula, ezker aldekoa baino garaiagoa izango da, eskuineko kupularen azpian gibela dagoelako eta hau abdomeneko errairik handiena izanik, kupula gorantz bultzatuko du.

Giharraren intserzio puntu ezberdinek diafragmaren zuntzen norabide ezberdinak determinatzen dituzte:

  • Alde esternalean bularrezurraren xifoide apofisian ezarriko da. Hor diafragmaren zuntzek triangelu txiki bat eratuko dute trigono esternokostala izenekoa eta bertatik zentro frenikorantz abiatuko dira zuntzak.
  • Saihets aldean 7-12 kartilago kostaletan ezarriko da eta zuntzek saihetsetatik zentro frenikorako norabidea hartuko dute.
  • Lunbar aldean bi zutabe tendinotsutan ezarriko da. Erdiko zutabea edo zutabe medialak, eskuinean luzeagoak izango dira ezkerrean baino, eskuinean T12tik L3ra eta ezkerrean ordea L1etik L3ra doalako. Zutabe horiek halaber lotailu arkuatoak eratuko dituzte eta hortik giharrak igaroko dira: psoasaren arkua edo lotailu arkuato mediala eta lauki lunbarraren arkua edo alboko lotailu arkuatoa.

Erlazio anatomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torax aldean diafragmak ondorengo organoekin du harreman zuzena:Birikekin, bihotzarekin eta hestegorrirekin.

Sabel barrunbean, ordea, gibel, urdail eta barearekin du erlazioa.

Pasabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hestegorriaren hiatoa: giharrezko zuntzez osatuta dago eta  ezaguna da hiatoaren herniagatik (inguruko muskulua ahuldu egiten da eta urdailaren azidotasunak gora egiten du).
  2. Aortaren hiatoa: Ornoekin erlazionatuko da, atzealdean egongo baita.  Beheranzko aorta edo aorta torazikoa, sabel aorta izatera pasatzen da hiato hau zeharkatzen duenean.
  3. Beheko kaba zainaren pasabidea: Zentro frenikoan dagoen zulo handia da  eta ez du hiato izena hartzen, pasabidea baizik. Zentro frenikoaren eskuin aldean egongo da. Bertatik, beheko bena kabarekin batera, eskuineko nerbio frenikoa igarotzen da (nerbio honek inerbatuko du muskulua).
  4. Trigono esternokostala: esternoia eta saihetsaren arteko pasabidea izango da. Oso txikia da eta aurre aldean kokatzen da. Bertatik barneko arteria mamarioak edo barneko arteria toraziokoak igarotzen dira (paretako odol hodiak izango direnak).
  5. Trigono lunbokostala edo bertebrokostala: Atzeko aldean daude, orno lunbarren eta saihetsen artean agertzen dira. Diafragmaren atze aldeko zuntzak abaniko moduan zabaltzen eta insertatzen dira, eta norabide ezberdineko zuntz hauen artean pasabide teoriko bat egongo da.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnas muskulu nagusia izango da eta gainontzeko arnas-giharrekin batera arnasketa funtzioa beteko du.

Diafragma uzkurtzean beherantz mugituko da eta kabitate torazikoa handituko du inspirazioa eraginez, ekintza hau aktiboa izango da, muskuluen uzkurketa behar duelako.

Inspirazioaren mugimendu antagonikoa espirazioa izango da, eta honetan, diafragma erlaxatu eta zentro frenikoa igoko da toraxeko parametroak deskantsuko posiziora bueltaraziz eta airea biriketatik ateraz. Inspirazioa ez bezala ia guztiz pasiboa izango da, beste muskulu batzuek espirazioan lagunduko badute ere.

Inerbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inerbazioa ia exklusiboki alde subdiafragmatikotik dator, eskuin eta ezkerreko nerbio frenikoetatik hain zuzen ere. Gogoratu bi nerbio frenikoek ibilbide ezberdina dutela: eskuinekoa zentro frenikotik, zuzeneko ibilbidea, eta ezkerrekoa giharrezko eremutik, bihotzaren ertzetik nolabait alboratuta.

Nerbio frenikoa C3-C4-C5 mailetatik etorriko da. Garapenari erreparatuz, honen aurretiko egitura septum transversum zen, hau lepo parean zegoen liseri aparatuaren muga; hau da, nahiz eta asko garatu enbrioi garaiko inerbazio bera mantentzen du. Nerbio bakoitzak hemidiafragma bat inerbatuko du, hau da, diafragmaren erdia.

Odoleztapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrigazio ia guztia alde subdiafragmatikotik jasoko du gihar honek.

Arteria diafragmatikoak izango dira irrigazioaren arduradunak. Hauek sabel aortaren adarrak dira. Behin sabeleko aorta bilakatu dela, bi adar nagusi emango ditu, beheko arteria diafragmatikoak. Hala ere, irrigazioa alde torazikotik ere badatorkio. Honen eredu ditugu: arteria interkostalak eta arteria muskulufrenikoak (titi arteria edo mamarioaren adarrak dira azken hauek); hauek aorta oraindik torazikoa den eremutik irteten dira.

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzia handia dauka arnas aparatuarekin batera oxigenoaren sarrera eta karbono dioxidoaren irteera ahalbidetzeko mugimenduetan.

Halaber, digestio-aparatuaren funtzioa bide onetik ibiltzeko laguntzen du gihar honek.

Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diafragma Aldatu lotura Wikidatan