Diafragma-arku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diafragma arkuak Santes Creus monasterioko logelan
Salón del Ciento (Bartzelona), diafragma arkuen egitura.

Arku diafragmatikoa edo diafragma-arkua espazio baten zeharkako norabidean jarritako arku mota bat da, beraz, diafragma arkuak espazioaren luzerako norabidean jarraian jarriz teilatua eraiki ahal izango da, eta sistema honi esker, estalkiak sortzen dituen bultzadak eragin txikiagoa izango dute hormetan.

Egitura sistema hau, Kataluniako gotikoko berezkoa, harrizko gangen ordez, zurezko habearteak sortzea posible zen, eraikitzeko askoz merkeagoak eta errazagoak.

Arku diafragmatikoak txarrantxatzeko modua beraz, haiekiko zeharkako norabidean da; hau da, espazioaren luzerako norabidean.

Era honetako arkuen erabilera "betidanik" ezagutu izan da, nahiz eta Mediterraneoko eremura mugatuta egon, izan ere, Arku diafragmatikoei esker, huts tarteak laburtzen zirenez zur zati laburrekin teilatuak sortzea lortu zen,[1]tradizioz, zur ona, urria hau, itsasontziak egiteko erabiltzen zelako.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena antzinako diafragma greziar hitzetik eratorria da. Esanahia bereizketa edo oztopoa du jatorriz, hala bada, diafragma arkuak, zeharkakoak dira eta guneak estutzen dituzte. [1]

Abantailak eta desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Cipriano eliza (Zamora).
San Sebastián parrokia Mexiko hirian

Arku diafragmatikoekin egindako eraikuntza egurrezko estalkiz osatu ohi da, beraz, eraikuntza-sistema honetan honako ezaugarri hauek dituzte: [1]

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zura aurreztea, ganga estaliak egiteko zinbria handiak beharrezkoak ez direlako.
  • Materiala aurrezten da, izan ere, estalkirako zertxak beharrezkoak ez dira, zeharkako arkuek eginkizun hau hartzen dutelako.

Desabantaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Teilatuaren ahultasuna, ia beti zurezkoa delako eta, beraz, sukoia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Zaragozá Catalán, Arturo; Naves de arco diafragma y techumbres de madera en la arquitectura civil valenciana (Madrid, 1996). [Esteka hautsia].

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]