Diamante

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laguntza:Mineral infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Diamantea
Diamantea
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Jatorrizko minerala
Formula C
Dana sailkapena 1.3.6.1
Nickel-Strunz sailkapena 1.CB.10a
Identifikazioa
Kolorea Hori, marroi edo grisa, baita gardena ere. Arraroagoa urdina, berdea, beltza, zuri zeharragitsua, arrosa, laranja, morea edo gorria.
Habito kristalinoa Oktaedroa
Sistema kristalinoa Isometriko-hexoktaedrikoa (kubikoa)
Haustura 111 (perfektua lau norabideetan)
Fraktura Konkoidala
Gogortasuna
Mohs eskalan
10
Distira Adamantinoa
Errefrakzio indizea 2,4175–2,4178
Pleokroismoa ez
Marra zuria
Dentsitate erlatiboa 3,52 (+/- ,01)


Diamantea karbonoaren alotropo bat da. Ezagutzen den material naturalik gogorrena da eta hirugarren materialik gogorrena diamantezko nanohagaxka agregatuen eta fullerita ultragogorraren ondoren. Bere gogortasunak eta argiaren dispertsio handiak material egokia bihurtzen dute hainbat aplikazio industrialetarako eta bitxigintzarako.

Diamantea mineral arraroa da, karbono puruz osatua sistema kubikoan kristalizatua. Hau ibaietako metaketetan edota harri-hobietan dago. Bere pisu espezifikoa 3,5ekoa da eta munduan dauden material naturalen artean gogorrena da. Harribitxi hauek oso preziatuak dira distirarengatik eta beren aurpegi poligonalek argia errefraktatzeko duten ahalmenagatik. Beraien pisua kilatetan neurtzen da (kilate bat 0,2 g dira)

Diamantearen balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diamantearen balioa, bere purutasunak, koloreak eta tailaketako ebaketak emana dator; zenbait akatsek, aurpegien ezpurutasunak, zuloguneek eta gisakoek esaterako, izugarri jaisten dute bere prezioa. Badaude diamante koloregabeak eta gardentasun garbi-garbia dutenak, baina beste batzuk, aldiz, arrosa ñabardura leunak, urdinxka edo horixkak dituzte (azken hauek balio gutxiago dute eta Hegoafrikatik etorri ohi dira). Adibidez, Bort izenekoak ere ez du kalitate handirik, hau opakoa da eta aurpegi kurbatuak ditu; ezta karbonatuak ere, kolore beltza baitauka eta ondorioz industrian erabiltzen da batez ere.

Diamante meatzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendera arte, India izan zen munduan diamanteak aurkitzen ziren leku bakarra, baina handik aurrera, meatzen garrantzitsuak aurkitu ziren Brasilen eta Hegoafrikan.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko diamanterik handiena, Cullinan izenekoa izan zen, Hegoafrikan 1905ena aurkitua eta 3.106 kilate (603 g) pisatzen zituen. 9 diamante handi eta 96 txikitan zatitua izan zen (lehenengoen artekoa da 530 kilateko "Afrikako izarra" izenekoa).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diamante Aldatu lotura Wikidatan