Diana Dors
| Diana Dors | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Diana Mary Fluck |
| Jaiotza | Swindon, 1931ko urriaren 23a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Windsor (Berkshire), 1984ko maiatzaren 4a (52 urte) |
| Hobiratze lekua | Bisham Abbey (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: obulutegiko minbizia |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Richard Dawson (1959 - 1966) Alan Lake (1968 - 1984) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | London Academy of Music and Dramatic Art |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, autobiografialaria eta zinema aktorea |
Diana Mary Fluck, ezaguna Diana Dors izenez (Swindon, Erresuma Batua, 1931ko urriaren 23a – Windsor, Berkshire, Erresuma Batua, 1984ko maiatzaren 4a) ingeles aktore, abeslari eta sexu ikurra izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sortzez bere izena Diana Mary Fluck zen, eta Swindonen jaio zen, Ingalaterran; Swindongo Colville Housen ikasi zuen.
Ondoren, Diana Dortsek LAMDAn ikasi zuen, eta 16 urterekin Rank Erakundearekin kontratua zuen, bere film askotan parte hartuz. Une jakin batetik aurrera, bere itxura Marilyn Monroerenaren oso antzekoa izan zen, berdina ez bazen ere, askotan maitasun desegokia, agian bere bizitza pribatuarekiko zorigaiztoko paraleloa, pairatzen zuten pertsonaien paperak interpretatuz. Hollywoodeko aktore ilehori eta sentsualen ("Las Tres 'Ms'", Jayne Mansfield, Mamie Van Doren eta Marilyn Monroe) baliokide ingelestzat hartu zuten.
Interpretatzeko gaitasun handia izan zuen arren, ez zen erabat aprobetxatu, bere ondorengo lanaren zatirik handiena gai sexualeko komediek osatzen baitzuten, porno softcorearekin muga egiten zuten eszenekin. Hala eta guztiz ere, arrakasta handia izan zuen, 20 urterekin Rolls-Royce baten jaberik gazteena baitzen Erresuma Batuan.
Zinemazaleen arabera, bere aktore lanik onena 1956ko "Yield to the Night" filmeko hiltzaile papera izan zen. "The Ghosts", "The Unholy Wife" eta "Timon of Athens" bezalako izenburuetan pertsonaia higuingarriak interpretatu zituen.
1961eko udan, The Alfred Hitchcock Show-ren atal bat filmatu zuen ("The Sorcerer's Apprentice" Robert Bloch-en istorioan oinarritua eta Brandon De Wilderekin batera interpretatua), hain ikaragarria izan zena, non urte asko geroago estreinatu baitzen.[1]
Grabazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diana Dorsen lehen grabazioak HMV Recordsek 1951n argitaratutako single batean agertu ziren. Abestiak "I Feel So Mmmm" eta "A Kiss And A Cuddle (And A Few Kinds Words From You)" ziren. HMVk ere partiturak editatu zituen Dianaren argazki sentsualekin karatulan. "The Hokey Pokey Polka" ere abestu zuen 1954ko "As Long As They 're Happy" filmaren soinu-bandan.
Diana Dortsek album oso bat bakarrik grabatu zuen, "Swinging Dors", Columbia Recordsentzat 1960an. LP binilo gorrian merkaturatu zen hasieran. Orkestra Angela Morleyk zuzentzen zuen. "Swinging Dors" Swing albuma zen, noski, eta Dortsek ahots atsegin eta naturalez abesten zuen.
1964an Fontana Records diskoetxearentzat single bat grabatu zuen, "It's Too Late/So Little Time". 1966an gauza bera egin zuen PolyGram-entzat "Security/Gary" kantuarekin, eta 1977an beste bat grabatu zuen, oraingoan EMIrentzat: "Passing By"/"It's A Small World". 1982an, minbiziak jota, single berri bat grabatu zuen Nomis zigiluarentzat: "Where Did They Go"/"It's You Again" (dueto bat bere seme Gary Dorsekin).
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dors hiru aldiz ezkondu zen. Bere ezkontzak izan ziren:
- Dennis Hamiltonekin (1951ko uztailaren 3a - 1959ko urtarrilaren 3a, bera hil zen eguna)
- Richard Dawsonekin (Hogan's Heroes, Family Feud), (1959-1966ko apirilaren 12an, dibortziatuak). Bi seme-alaba izan zituzten, Mark Dawson eta Gary Dawson.
- Alan Lake aktorearekin (1968ko azaroaren 23a – aktorearen heriotza). Seme bat izan zuten, Jason Lake.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diana Dors 1984ko maiatzaren 4an hil zen Windsorren (Ingalaterra), bi urte lehenago diagnostikatutako obulutegiko minbizi baten ondorioz. 52 urte zituen. Hiletak erritu katolikoari jarraitu zion, Diana Dors katolizismora bihurtuta baitzegoen 1973ko udaberrian.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Dancing with Crime" (1947)
- "The Shop at Sly Corner" (1947)
- "Penny and the Pownall Case" (1948)
- "My Sister and I" (1948)
- "Here Come the Huggetts" (1948)
- "The Calendar" (1948)
- "Holiday Camp" (1948)
- "Oliver Twist" (1948)
- "Good Time Girl" (1948)
- "Vote for Huggett" (1949)
- "It's Not Cricket" (1949)
- "A Boy, a Girl and a Bike" (1949)
- "Diamond City" (1949)
- "Dance Hall" (1950)
- "Worm's Eye View" (1951)
- "Lady Godiva Rides Again" (1951)
- "My Wife's Lodger" (1952)
- "Is Your Honeymoon Really Necessary?" (1952)
- "The Last Page" (también "Man Bait", 1952)
- "The Weak and the Wicked" (1953)
- "It's a Grand Life" (1953)
- "The Great Game" (1953)
- "The Saint's Girl Friday" (1953)
- "Value for Money" (1955)
- "Miss Tulip Stays the Night" (1955)
- "An Alligator Named Daisy" (1955)
- "A Kid for Two Farthings" ("El niño y el unicornio") (1955)
- "As Long as They're Happy" (1955)
- "Yield to the Night" (1956)
- "The Love Specialist" (1956)
- "The Unholy Wife" (1957)
- "The Long Haul" (1957)
- "Tread Softly Stranger" (1958)
- "Passport to Shame" (1958)
- "I Married a Woman" (1958)
- "Scent of Mystery" (1960)
- "On the Double (Plan 402)" (1961)
- "King of the Roaring 20's - The Story of Arnold Rothstein" (1961)
- "Mrs. Gibbons' Boys" (1962)
- "West 11" (1963)
- "Bikini Baby" (1963)
- "Allez France!" (1964)
- "The Counterfeit Constable" (1964)
- "The Sandwich Man" (1966)
- "Baby Love" ("Piel joven") (1968)
- "Berserk!" ("El circo del crimen") (1968)
- "Danger Route" (1968)
- "Hammerhead" ("Tráfico ilegal") (1968)
- "Queenie's Castle" (1970-1972)
- "There's a Girl in My Soup" ("Hay una chica en mi sopa") (1970)
- "Deep End" (1971)
- "Hannie Caulder" (1971)
- "Nothing But the Night" (1972)
- "Every Afternoon" (1972)
- "The Amazing Mr. Blunden" (1972)
- "Swedish Wildcats" (1972)
- "The Pied Piper" (1972)
- "All Our Saturdays" (1973)
- "Steptoe and Son Ride Again" (1973)
- "From Beyond the Grave" (1973)
- "Craze" (1973)
- "Theatre of Blood" (1973)
- "Three for All" (1974)
- "The Amorous Milkman" (1974)
- "Bedtime with Rosie" (1975)
- "A Man with a Maid" (1975)
- "Adventures of a Taxi Driver" (1976)
- "Keep It Up Downstairs" (1976)
- "Adventures of a Private Eye" (1977)
- "Confessions from the David Galaxy Affair" (1979)
- "Steaming" (1985)
Telebistarako paperak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Papera |
|---|---|---|
| 1970 a 1972 | Queenie's Castle | Queenie Shepherd |
| 1973 | All Our Saturdays | Di Dorkins |
| 1977-8 | Just William | Bott andrea |
| 1978 | The Sweeney | Lily Rix |
| 1980 | Hammer Productions: Children Of The Full Moon | Ardoy andrea |
| 1980 | The Two Ronnies: The Worm That Turned | Komandantea |
| 1981 | Adam and the Ants: Prince Charming bideo musikala | Maitagarri Madrina |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Alfred Hitchcock Collection: Psycho/Vertigo/Alfred Hitchcock Presents (1999)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diana Dors Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Diana Dors – Web en memoria de Diana Dors
- Foro Diana Dors
- Diana Dors - Screen Online
- Diana Dors Style and Beauty Page
- Diana Dors: A Life in Pictures galería fotográfica en BBC Wiltshire
- Diana Dors:1978 – Archivo de noticias en BBC Wiltshire