Diapiro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Diapiroa, Eskozia Berrian.

Geologian, diapiroa arroka arinek beste arroka astunagoen artean goratuz sortzen den egitura geomorfologikoa da, lur azalean domo itxurako egiturak nahiz mendiak sorraraziz. Diapiroko nukleoa gatz, igeltsu, buztin eta dentsitate txikiko arrokek osatzen dute, inguruko arroken presio litostatikoz goratu direnak milioika urtetan zehar. Gehienetan, diapiroak Triasiko garaikoak dira. Euskal Herrian, Gipuzkoako San Marko-Txoritokieta, Gernikako diapiroa, Arabako Murgiako diapiroa eta Nafarroako Ollarango diapiroak daude, besteka beste.