Edukira joan

Diartrosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diartrosi
Xehetasunak
Honen parteArtikulazioa
Konponenteaksynovial cavity (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezjunctura synovialis
TAA03.0.00.020
FMA7501
Terminologia anatomikoa

Diartrosiak giltzadura mota bat dira. Giltzadurak hezur desberdinen artean dauden kontaktu guneak dira, eskeletoari oreka eta mugikortasuna ematen diotenak. Hauen inguruan eta batzuetan barnealdean ere lotailuak kokatuko dira.

Higidurari dagokionez, hiru giltzadura mota daude: sinartrosiak, anfiartrosiak eta diartrosiak. Sinartrosiak ez dira ezer ere ez mugitzen eta anfiartrosiak oso gutxi mugi daitezke; diartrosiek, berriz, mugitzeko gaitasun handiena daukate.

Diartrosien egitura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezurren artean hutsune bat dago eta hori giltzadura kapsulaz babestuta dago. Honek bi atal dauzka:

  • Kanpoaldetik, zuntzezko kapsula bat: lotailuak honen kanpoan egongo dira eta oso gutxitan giltzaduraren barnean.
  • Barnealdetik, sinobia mintza.
  • Likido sinobiala: Sinobia mintzetik askatzen da. Likido honen dentsitatea oso handia da. Irristakorra da eta giltzadura-kartilagoak osasuntsu daudenean, mugimenduak egitea ahalbidetzen digu.

Diartrosi askok ere beste hainbat egitura dauzkate: [1]

  • Disko artikularrak edo meniskoak: giltzadura aurpegien arteko fibrokartilagozko kuxintxoak.
  • Gantzezko kuxin artikularrak: kartilago artikularra babesten duten gantz ehunezko kuxintxoak.
  • Tendoiak: ehun konektibozko kordoi dentsoak.

Diartrosi motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homomorfikoak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artrodia (laua): irristadura ahalbidetzen dute. Adibidez, ornoen giltzadura apofisien artekoak.
  • Zela formakoa: aurpegi artikularrak ahurrak eta ganbilak dira aldi berean. Irristadura moduko bat ematen da. Famatuena lehenengo karpometakarpianoarena da (eskuarekin pintza mugimendua ahalbidetzen duena) tximinoengandik bereizten gaituelako, gure burmuinen garapena eragin baitzuen. Beste adibide bat Lepauztaia eta bularrezurraren kirtenaren artean dagoen giltzadura izan daiteke.

Heteromorfikoak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Troklea edo polea giltzadura (ginglimoa): aurpegi bat biribila da eta bestea zilindrikoa, hau bestean sartuta dago. Flexioa eta estentsioa ahalbidetzen du. Adibidez, humero eta kubituaren artean dagoena.
  • Trokoidea: ardatz moduko egitura bat, egitura biribil batengatik inguratuta egongo da. Ardatzaren inguruko biraketa soilik ahalbidetuko du. Adibidez: Atlas eta Axisaren hortzaren arteko giltzadura, eta eskuko supinazio eta pronazioa ahalbidetzen duen giltzadura, humero eta erradioaren artekoa, hain zuzen ere.
  • Enartrosia: hutsune biribil bat eta bertan sartzen den buru semiesferikoaz osatuta dago. Adibidez, aldakaren giltzadura, hankaren tolespena, hedapena, hurbilketa, urrunketa, biraketa eta zirkundukzioa ahalbidetzen duena.
  • Kondileoa: buru bat eta ia laua den beste aurpegi batez osatuta dago. Adibidez, falange eta metakarpoaren artean dagoena, hatzamarraren tolespena, hedapena, hurbilketa, urrunketa eta zirkundukzioa ahalbidetuko duena. Honek, bestetik ez du biraketarik ahalbidetuko, baina hezur okzipitaleko giltzadura kondiloak, berriz, bai.
  • Elipsoideoa: hauek bakarrik aurki ditzakegu orkatila eta eskumuturrean, zirkundukzioa, tolespena, hedapena, hurbilketa txiki bat eta urrunketa ahalbidetuko du.

Diartrosien funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diartrosien funtzioa eskeletoari mugikortasuna ematea da. Diartrosi mota bakoitzak mugimendu jakin batzuk ahalbidetzen ditu eta honako hauek dira:

Erlazionatutako gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bidaurrazaga, A, Gerrikagoitia, I eta Sarria (2007) Giza anatomiako praktika liburua. Lokomozio-aparatua. Elhuyar, Usurbil (Gip).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Gray's Anatomy for Students. 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]