Diatomea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diatomeo» orritik birbideratua)
Diatomea
Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaEukaryota
Klasea Diatomea
Haeckel 1878

Diatomeak eskeleto silizeoa duten protofitorik garrantzitsuenak dira. Gehienek fotosintesia burutzen dute eta beraz zona fotikoan bizi dira. Ur gazi zein gezatan bizi dira eta planktoniko eta bentonikoak izan daitezke.

Alga zelulabakar fotosintetikoak dira, eta fitoplanktonaren osagai oso garrantzitsua.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diatomeoak Baciollariophyta dibisioan sartzen dira eta marroi-urre koloreko alga zelulabakarrak dira. Beraien teka silize opalinoz osaturiko bi piezaz osaturik dago. Teka honi frustula izena ematen zaio eta frustularen bariabilitate eta morfologia erabiltzen da bereizketa egiteko. Frustularen tamaina 1etik 1000 mikra artekoa da.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinoflagelatuak eta silikoflagelatuak ez bezala, diatomeoek ez dituzte flageloak garatzen, nahiz eta batzuk ernalkuntza sexualeko aldi motz batean garatzen duten. Hau dela eta diatomeo planktoniko guztiak pasiboki sakabanatzen dira itsasoko uretan eta horretarako flotagarritasuna errazten dituzten bereizgarriak garatu behar dituzte. Adibide gisa frustularen forma ezberdinak edo azalera eta bolumenaren arteko erlazioa. Flotagarritasuna handitzeko koloniak eratzen dituzte eta zelularen grabitate espezifikoa igotzen duten gantz metaketak sortzen dituzte.

Kolonietan bizi direnean euren artean gai muzilaginotsu batez elkartzen dira. Bakartiak direnean gai muzilaginotsu hau substratuari heltzeko erabiltzen dute.

Diatomeoen eskeletoa (frustula) kontutan hartuz, simetriaren araberako bi talde daude:

  1. Zentralak: zentzu estrukturala puntu bakarretik pasatzen da, simetria erradialarekin. Forma zentraletan, morfologia poligonala edo zirkularra izaten da.
  2. Simetri bilaterala: diatomeo pennalak. Simetria zentruak lerro bat osatzen du. Forma pennaletan morfologia luzatuak, arkeatuak, linealak edo kuneiformeak izaten dira.

Frustulan, gainjartzen diren bi kuxku daude, hipokuskua eta epikuskua. Biak batzen diren lekua gerrikoa da. Gerrikoa bi zatitan bana daiteke: epigerrikoa edo epizigulua eta hipogerrikoa edo hipozigulua.

  • Hipokuxkua + hipozigulua = hipoteka
  • Epikuxua + epizigulua = epiteka
  • Epiteka + hipoteka = frustula

Diatomeo zentral gehienak oso arinak dira, poro edo aureola asko dituztelako. Poro hauen artean ornamentaziorik gabeko guneak egon daitezke, hialinoak. Gune hialino hauek marginalki koka daitezke eraztun marginal hialino gunea eratuz, edo poro eta aureolaren artean. Beste apaingarriak izan dezakete: aranteak eta zetak (iletxoak) adibidez.

Forma penaletan, zentralek dituzten ezaugarriez gain, saihetsak eta errateak ager daitezke. Erratzak ildo longitudinalak dira eta taxonomian oso garrantzitsuak. Askotan pseudoerrateak izan ahal dituzte, hauek gune marjinalean jartzen diren ildoak dira.

Espezieak eta fosilizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

175 genero fosil ezberdin ezberdintzen dira. Genero guzti horietatik %70 itsastarrak dira, %17a ur gezatakoak eta %13 bietan bizi daitezke eta leku batetik bestera mugitu. Gaur eguneko itsasoetan diatomeoak lehen ekoizle garrantzitsuenak dira eta diatomeoan ugaritasunak itsasoko gune emankorrenak adierazten digu. Ugaritasun handiko uretan fosilizatzen direnean litifikatu eta diatomitak sortzen dira. Diatomita hauek porositate handia dute eta filtro naturalak egiteko erabiltzen dira.

Izaki fotosintetikoak direnez, gune fotikoan bizi dira, hau da, 100 metroko sakonera baino gutxiagoan eta izan ahal dira plantonikoak edo bentonikoak. Mikrofosil karetsuak ez bezala latitude altuetan aurki daitezke. Tenperatura ez da mugatzailea.

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki zelulabakar, eukariotak eat diploideak dira. Bakarka edo kolonietan bizi dira. Gorputzeko atal bigunak bi kuxku silizeoen barruan kokatzen dira. Kuxku hauek frustula izendatzen dira. Bi kuxku hauen kanpoaldean gai muzilaginotsua jartzen du. Beraien zelula kuxkuen barnealdean itsatsirik dago, protoplasma, bakuolak... eta beste organuluez gain nukleoa inguratzen duen zitoplasma osatzen dute.

Klorofila a eta c ditu eta karotenoideak dute, hori delarik kolore marroi-urre hori ematen diona.

Nutrienteak ugariak direnean eta argi baldintzak onuragarriak direnean bloomak gertatzen dira, bloom hauek ernalkuntza asexualarekin ematen dira.

Ernalkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diatomeoek ernalkuntza asexuala daukate. Asexualki bi zatitan banatzen dira eta mitosi edo fisio hau 8 aldiz eman dezakete egun berean. Ernalkuntza asexual honetan, ama bi zatitan banatzen da eta kuskuaren zati bakoitza izango da semearen epikuskua. Epikuskuarekin garatzen dena hipokuskua da eta hipokusku hau amak zuenaren tamaina berekoa izango da. Hipokuskuarekin geratzen dena, hipokuskua epikuskuan bihurtuko da, ondorioz hipokusku berri txikiago bat sortuko du.

Prozesu honetan, belaunaldiz belaunaldi tamaina txikiagotuz dihoaz. Momentu batean frustulan ez da zitoplasma sartuko, orduan ernalkuntza sexualarekin hasiko dira.

Begetazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko baldintzak onuragarriak ez direnean (janari faltagatik, argi faltagatik), diatomeo planktonikoek zelula begetatiboak sortzen dituzte, Estratoblasto izenekoak. Hauek dentsitate handia dute eta horregatik itsaso hondoan metatuko dira hurrengo upwellinga eman arte.

Korrontearekin azaleraino doaz eta estratoblastoetatik irteten dira (baldintza hobeak direnez germinatzen dute) diatomeoak sortuz.

Paleobiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faktore paleomugatzaileak aztertzen dira non bizi diren jakiteko. Lehen aipatutako faktore mugatzialeak erabiltzen dira paleoingurua ezagutzeko, baina prozesu tafonomikoak ere beharrezkoak dira, lurperatze tasa azkarra ez badugu, diatomeoak asko murrizten direlako.

Diatomeoen artean itsastarrak dira gehien erabiltzen direnak ikerketak egiteko.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diatomeoak algetatik banatuta daude eta Bacillartophyceae dibisioan sartzen dira. Autore batzuek honen barruan Crysophita klasea sortzen dute eta bertan sartu Diatomeoak. Proposaturiko sailkapena honako hau da:

Bi azpiklase horien barruan 8 ordena ezberdin proposatu dira:

  • Eupodiskalak: kuxku zirkularrak eta arantzak oso arruntak dira.
  • Errizosolentalak: kuxku zilindriko elongatuak
  • Bidulfialeak: kuxku angeluarrak
  • Fragilartalak: kuxku linealak lantzeolatuak edo espatulatuak, erraterik gabe.
  • Aunotialak: kuxku arkeatuak errate sinplea eta nodulu zentralik ez.
  • Atxonantalak: kuxku obalatuak eta kuneiformeak, errateak kuxku bakarra
  • Nabikulareak: kuxku lantzelatuak edo obalatuak benetako eratearekin. Bi kuxkuetan eta urdulu polarra eta zentrala.
  • Surirealak: morfologia aldakorreko kuxkua, errate periferiala eta nodulurik gabekoa.

Eboluzio bioestratigrafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen diatomeoak Behe Kretazeoan agertu ziren eta zentralak ziren. Maastrichtiarrean pennalak agertu ziren. Hasieran forma ugarienak zentralak ziren eta batez ere Miozenotik gaur egunera pennalen proportzioa ugaritzen joan da. Diatomeak talde moduan krisialdi handiena jasan zuten K/T muga eta batez ere Kuaternarioan izotz masen fluktuazioekin aldaketak eman dira.

Ur gezako lehen diatomeoak Behe Eozenoan agertu ziren, Parisko Eozeno arroan. Batzuen ustez, fase erregresiboan, transgresio baten ostean, ur gazia kontinentean geratu ziren harrapatuta eta hauetatik batera ur gazikoak. Gero ur gezara moldatzeko, batzuk eboluzionatu zuten. Garai horretako bulkanismoak garrantzia izan zuen, ingurunera silizea botatzen delako, frustularentzako erabili zutena ur gezako formek.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki fotosintetikoak dira, ondorioz argia eta karbono dioxidoa behar dute, dena den, diatomeo batzuk gai dira argirik gabe materia organikoa ateratzen. Argia eta karbono dioxidoaz gain, nitrogenoa, fosforoa eta silizea ere dira faktore mugatzaileak. Faktore hauek urtaroekin erlazioa dutenez, diatomeoen kontzentrazioa ere aldatzen da urtaroekin, upwelling prozesuekin ere.

Upwelling prozesuak materia jangarria igotzen da azalera, beraz nutrienteen kopurua giotzen da eta diatomeen kontzentrazioa ere handitzen da. Prozesu hauek lakuetan ere ematen dira, adibidez haizea dagoenean, honek olatuak sortzen ditu, nutrienteak azaleratzen dira eta prozesu bera ematen da. Hau urtaroekiko erlatiboa da.

Aplikazio paleoekologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Upwelling prozesuak antzemateko diatomeoen ugaritasuna aztertzen da. Modu honetan korronte ozeanikoen eragina jakin ahal da.
  • Planktoniko eta bentonikoen arteko erlazioarekin sakoneraren inguruko informazioa atera daiteke.
  • Tenperatura ezagutu daiteke dauden espezieak kontuan hartuta.
  • Izotz asen mugimendua.
  • 16O/18O erlaziotik izotz masetan Tenperatura aldaketak denborarekin kalkula daiteke.
  • Ur gezetan egindako ikerketetan uraren konposizioa jakin dezakegu.

Azterketarako metodologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean arroka konpaktuetan aurkitu ohi dira fosilduak, ondorioz ateratzeko Azido klorhidrikoa eta Azido fosforikoa erabili behar da. Latitude altuetako arroketan aztertzen dira, bertan ez baitago mikroforaminiferorik. Zailak izan ohi dira ikertzen eta horregatik bakarrik errazen suertatzen direnak aztertzen dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diatomea