Diatrype stigma
| Diatrype stigma | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Ascomycota |
| Klasea | Sordariomycetes |
| Ordena | Xylariales |
| Familia | Diatrypaceae |
| Generoa | Diatrype |
| Espeziea | Diatrype stigma Fr., 1849 |
| Basionimoa | Sphaeria stigma |
Diatrype stigma Diatrypaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Hypoxylon operculatum, Sphaeria cinerea, Sphaeria stigma var. a vulgaris, Naemaspora encephalum, Nemania stigma, Nemania maculata, Stromatosphaeria stigma, Naemaspora encephaloides, Naemaspora microspora, Hypoxylon stigma, Cytospora microspora, Libertella betulina, Stictosphaeria hoffmannii, Valsa stigma.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askoma: Substratuari atxikitako fruitu guztiz erresupinatua, gutxi gorabehera 1 mm-ko lodiera eta hainbat cm-ko luzera duten gainazalak, marroi-beltzaxka kolorekoak, estroma ostiolo ugarirekin agertzen da itxura zakarra emanez, peritezio beltza 0,2 eta 0,3 mm bitartekoa, estroman murgiltzen dira.
Haragia: Urria, zuria, gogorra eta hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Diatrype terminoa grekotik dator, zehar, esan nahi duen “d??-dià” hitzetik eta zulo esan nahi duen “t??p? type” hitzetik. Zulatu egiten duela (zura). Stigma epitetoa grekotik dator, marka ebakia, seinale esan nahi duen “stigma” hitzetik. Estroman dituen arraildurengatik?
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso ohikoa urtean zehar, hostozabal askoren hildako egurretan, batzuk aipatzearren, Fagus, Quercus, Corylus, Platanus, Salix eta Crataegus. Batzuetan Dialonectria episphaeria-k parasitatu egiten du, azalari itxura gorrixka emanez.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kuba, Puerto Rico, Kanariak, Europa, Errusia, Iran, Mongolia, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 617 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
- ↑ Diatrype stigma: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1849. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Diatrype
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Kubako onddoak
- Puerto Ricoko onddoak
- Kanarietako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Irango onddoak
- Mongoliako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak