Diazepam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Diazepam
Diazepam structure.svg
Datu klinikoak
Legezko egoera
?
Identifikatzaileak
CAS zenbakia 439-14-5
ATC kodea ?
ChEBI CHEBI:49575
Datu kimikoak
Formula C₁₆H₁₃ClN₂O
Masa mol. 284,072 u

Diazepam ("Valium" izen komertziala Frantzia eta Espainian) sendagai antiepileptiko eta antsiolitikoa da. Erdibizitza luzeko bentzodiazepinen deribatua da eta eragin antsiolitiko, konbultsiokontrako, hipnotiko, sedagarri, erlaxagarri muskular eta amnesikoak ditu.

Diazepam "Ezinbesteko Medikamenduen Zerrenda"-n dago OME-k (Osasunerako Mundu Erakundea) hala erabakita.

Erabilera terapeutikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antsietatea, insomnioa, konbultsioak eta espasmo muskularrak tratatzeko erabiltzen da. Oso erabilgarria da Status epilepticus deiturikoan non atake epileptiko jarraiak gertatzen diren eta gelditu ezean gaixoaren bizia arriskuan jartzen den. Baita tetanosaren tratamenduan ere.

Zenbait kasutan kirurgian ere erabiltzen da tentsioa eta antsietatea murriztu eta amnesia sortzeko.

Eragin desiragaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Logura
  • Ikasi edo arreta mantentzeko arazoak
  • Amnesia anterogradoa

Posologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antsietatea: Ahotik hartuta 5-10 mgr/8-12 ordu.
  • Status epilepticus edo epilepsia etengabekoa: Zainaren bidez motel sartu behar da, 2.5-10 mgr, errepikatu daitekeena. Gehienezko dosia: 30 mgr egunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diazepam Aldatu lotura Wikidatan