Edukira joan

Diazinoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diazinoi
Formula kimikoaC12H21N2O3PS
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioafosforo eta karbono
Motakonposatu kimiko
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,12 g/cm³ (20 °C)
Disolbagarritasuna0,004 g/100 g (ur, 20 °C)
Lurrun-presioa0,0001 mmHg (20 °C)
Masa molekularra304,101 Da
Erabilera
Rolaacetylcholinesterase inhibitor (en) Itzuli
Arriskuak
Denboran ponderatutako esposizio muga0,1 mg/m³ (10 h, baliorik ez)
Flash-puntua82 °C
Eragin dezakediazinon exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyFHIVAFMUCKRCQO-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia333-41-5
ChemSpider2909
PubChem3017
Reaxys273790
Gmelin34682
ChEMBLCHEMBL388560
RTECS zenbakiaTF3325000
ZVG510154
DSSTox zenbakiaTF3325000
EC zenbakia206-373-8
ECHA100.005.795
MeSHD003976
Human Metabolome DatabaseHMDB0032943
KNApSAcKC00061472
UNIIYUS1M1Q929
KEGGD07856 eta C14324

Diazinoia edo dimpylate (NIK izendapena) konposatu organikoa da organofosfatoen familiakoa C12H21N2O3PS formula duena. Likido oliotsu eta kolorgea da egoera puruan. Komertzialki saltzen diren prestakuntzek kolore marroixka dute[1].

Espektro zabaleko intsektizida gisa baliatzen da nekazaritzan. Etxeetan euliak, arkakusoak eta labezomorroak kontrolatzeko usatzen da, nahiz eta zenbait herrik debekatu duten bere erabilera. Europan etxeko animaliei jartzen zaizkien lepoko antiparasitarioen osagarrietako bat da[2][3].

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organofosfatoen familiako beste intsektizida batzuk bezala diazinoia toxikoa da ugaztunentzat. Azetilkolinaesterasaren inhibitzailea da eta nerbio-sistemaren transmisio-mekanismoei eragiten die. Izan ere, ugaztunek diazinoia metabolizatzen dute diazoxoi bihurtuz molekularen sufre-atomoa oxigeno-atomo batez ordezkatuz. Diazoxoia jatorrizko konposatua baino toxikoagoa da. Arnasketaz, irentsiz edo larruazalean zehar xurgatuta sar daiteke gorputzean.

Gizakiongan diazonoi bidezko pozoitzeak sintoma hauek dauzka: goragalea, gihar-dardarak, karranpak, ahuldadea, arnasketa-arazoak, buruko mina eta diarrea. Atropina baliatzen da antidoto gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) PubChem. «Diazinon» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
  2. DIAZINÓN = DIMPILATO: FICHA TOXICOLÓGICA para uso veterinario en el GANADO, CABALLOS, PERROS y GATOS: intoxicación, envenenamiento, sobredosis, síntomas, tolerancia, margen de seguridad, antidoto DIAZINÓN = DIMPILATO: Ficha Toxicológica. https://parasitipedia.net/index.php?option=com_content&view=article&id=2251&Itemid=2513.
  3. «Diazinon 50cc» CLÍNICA VETERINARIA PUERTO PET (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]