Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna
Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Honen izena darama | Bioaniztasun |
Commemorates (en) ![]() | Bioaniztasun |
Indarraldi | 1993 - |
Egun | Maiatzaren 22 |
Denbora-tarte | 2002 - |
Fundatzailea | Nazio Batuen Erakundea |
Argumentu nagusia | Bioaniztasun |
Antolatzailea | Nazio Batuen Erakundea |
Kronologia | |
1994 Nassau UN Convention on Biodiversity (en) ![]() | |
Webgune | un.org… |

Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna (edo Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna) biodibertsitateari Buruzko sentsibilizazioa sustatzeko Nazio Batuek erabakitako nazioarteko eguna da. Gaur egun maiatzaren 22an ospatzen da.[1]
Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna Nazio Batuen Garapenerako Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen barruan sartu zen 2015etik aurrera. Nazioarteko lankidetzan oinarritutako ekimen zabal honetan, biodibertsitatearen inguruko hainbat arazo jorratzen dira: nekazaritza iraunkorra, desertifikazioa, lurzoruaren degradazioa eta lehorteak, ura eta saneamenduaren arazoa, osasuna eta garapen jasangarria, energia, zientzia, teknologia eta berrikuntza, ezagutza eta formazio trukea, hirienerresilientzia eta egokitzapena, garraio jasangarria, klima-aldaketa eta hondamendi-arriskuen murrizketa, itsasoak eta ozeanoak, basoak, gizatalde zaurgarriak (herri indigenak barne), eta elikadura-segurtasuna.[2] Bioaniztasunak garapen iraunkorrean duen funtsezko eginkizuna Río+20ren azken dokumentu batean jaso zen: "Nahi dugun mundua: Etorkizuna guztiontzat" dokumentuan, hain zuzen.
Nazio Batuen Nagusiaren Bigarren Batzordeak 1993an erabaki zuenetik 2000ra arte, abenduaren 29an ospatzen zen, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena indarrean sartu zela ospatzeko. 2000ko abenduaren 20an data aldatzea erabaki zen, ordea, eta maiatzaren 22ra aldatu zen, 1992an, egun horretan, Hitzarmena Rio de Janeiroko Lurraren Gailurrean onartu zela ospatzeko, baina baita, neurri batean, abenduaren amaieran izaten diren beste hainbat ospakizunekin batera ez gertatzeko.[3][4]
Gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Urte bakoitzeko gai nagusia [5] |
---|---|
2000 | Basoko bioaniztasuna |
2003 | Biodibertsitatea eta pobrezia arintzea: garapen jasangarrirako erronkak |
2004 | Biodibertsitatea: Elikadura, Ura eta Osasuna Guztiontzat |
2005 | Biodibertsitatea: Bizitza Asegurua Gure Mundu Aldakorrarentzat |
2006 | Lehorreko biodibertsitatea babestea |
2007 | Biodibertsitatea eta Klima Aldaketa |
2008 | Biodibertsitatea eta Nekazaritza |
2009 | Espezie Arrotz Inbaditzaileak |
2010 | Biodibertsitatea, Garapena eta pobrezia murriztea |
2011 | Basoko Biodibertsitatea |
2012 | Itsas Biodibertsitatea |
2013 | Ura eta Biodibertsitatea |
2014 | Uharteetako Biodibertsitatea |
2015 | Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena |
2016 | Biodibertsitatea barneratzea; Pertsonei eta haien bizibideei eustea |
2017 | Biodibertsitatea eta Turismo Iraunkorra |
2018 | Biodibertsitatearen aldeko Ekintzaren 25 Urteak Ospatzen |
2019 | Gure Biodibertsitatea, Gure Elikadura, Gure Osasuna |
2020 | Gure irtenbideak naturan daude |
2021 | #ForNature irtenbidearen parte gara |
2022 | Bizitza guztientzako etorkizun partekatu bat eraikitzea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Convention on Biological Diversity (CBD) page for IBD. .
- ↑ «Compendium of TST (Technical Support Team) Issues Briefs» docs.google.com.
- ↑ (Errumanieraz) Victor Giurgiu. (Sep 2011). «Simpozionul "Biodiversitatea pădurilor din România", dedicat "Zilei Internaționale a Biodiversității"» Revista pădurilor 126 (3–4): 104–106. 16753 ISSN 1583-7890..
- ↑ The Millennium Ecosystem Assessment. .
- ↑ International Day for Biological Diversity – 22 May. Convention on Biological Diversity.